Menu
Bilatu
 

Kontaktua

Establecer colaboraciones para ampliar la captación de viviendas en el Programa Bizigune

Batzuetan, enpresa edo erakunde pribatuak dira Alokabidek etxebizitza hutsak kudeatzeko eta mugitzeko eskaintzen dituen zerbitzu profesionalak eskatzen dituztenak. Kasu hauetan, sozietate publiko honek sustatzaile pribatuen esku jartzen du Etxebizitza Hutsen Programa, helburu duena bat-batean langabezian geratu diren eta euren jabetzakoak diren etxebizitzak hipoteka gauzatze prozesu baten ondorioz galtzen duten horiei lehentasun osoa ematea alokairuko erregimenean. Kutxabank edo Servihabitat bezalako sozietateek gurekin egiten dute lan.

Alkate jauna/andrea: Duela egun gutxi zure udalera jo genuen, Udal-Bizigune programa sortu dela eta. Oraingoan atsegin handiz jakinarazten dizuegu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Alokabideren laguntzarekin, partikularrentzako Bizigune programari buruzko informazio kanpaina bat abian jarri duela. Dakizuenez, programa honen xedea hutsik dauden etxebizitzak eskuratu eta alokairuan jartzea da; aldi berean, jabeei berme juridiko eta ekonomiko garrantzitsuak eskaintzen dizkie, bai eta mantentze-lanei lotutakoak ere. Errentamenduagatik ordaindu beharreko prezioa igotzeaz gain (600 euro, gehienez ere), beste zenbait hobekuntza egin ditugu, etxebizitzak prest uzteko errentako kontuan egindako aurrerakinak, esaterako (18.000 euro, gehienez ere). (Kanpainako informazio grafikoa eransten dugu, Bizigune programako funtsezko ezaugarriak zehazten dituena). Alokabiden uste dugu erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa dela herritarren arazo larrienetako bati, etxebizitza duin bat eskuratzeari, erantzun eraginkor bat emateko. Hala, Bizigune programa xede hori lortzeko gure esku dugun tresnetako bat da. Arrazoi hori dela-eta, programa eta haren onurak gure udalerrian hedatzen laguntzeko lankidetza eskatzen dizuegu, eta egokia iruditzen bazaizue, sustatzeko neurriak har ditzazuela jabeek hutsik dituzten etxebizitzak kudeaketa publikoan txerta ditzaten. Gai honi buruzko edozein kontsulta egiteko, orriaren oinean adierazitako bideak balia ditzakezue. Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik. Jaso ezazue agur bero bat,

900 251 251 telefonoan edo alokabide@alokabide.eus helbide elektronikoan informazio zehatzagoa lor dezakezu.

Euskadi, auzolana