Menu
Bilatu
 

Kontaktua

Norentzat da laguntza?

GAZTELAGUN programa* Eusko Jaurlaritzak 2019-2021 denboraldirako abian jarri du eta helburua 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzea da. Horretarako, alokairu-errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak emango ditu.

*Gaztelagun programa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko abenduaren 18koa Aginduak arautzen du eta 2018ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu da.

23 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.

Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.

Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).

Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).

Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.

Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.

Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu.

Baldintza ekonomikoak:

  • Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 15.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. *
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 20.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. *
  • Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 25.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. *

    Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.

* 2018ko abenduaren 18koa Aginduan oinarrituta kalkulatu dira zenbatekoak.

Gaztelagun programaren laguntzetan hilero alokairu-errentaren portzentai bat ordaintzen da, etxebizitza librea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badago.

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo du honakoa baino garestiagoa izan:

  • 750 euro Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
  • 650 euro Bilbo eta Donostiako eremu metropolitarretan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
  • 600 euro gainerako udalerrietan.

aguntzak gehienez hiru urte iraungo ditu.

Laguntzaren zenbatekoa hurrengoa izango da:

  • Gehienez ordaintzen duzun alokairuaren % 50-arte, hainbat titularrek etxebizitza partekatzen ez baduzue (kontratuan titular bakarra zara, banaka edo familia baten barruan).

ADIBIDEA Anek eta Javik 650 euro ordaintzen dituzte hilean Lasarte-Orian etxebizitza alokatzeagatik. Izatezko bikotea dira, beraz, baldintzak betetzen badituzte, 250 euro jaso ditzakete, laguntzak eman dezakeen gehienekoa baita.

  • Gehienez ordaintzen duzun alokairuaren % 60-a, etxebizitza partekatuz gero (kontratuan zenbait titular dago).

ADIBIDEA Mikel eta Jonek 600 euro ordaintzen dituzte Galdakaon etxebizitza alokatzeagatik, 300 euro bakoitzak, hain zuzen ere. Laguntzaren baldintzak betetzen dituztenez, bakoitzak hilean 180 euro jaso ditzake.

Laguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu etxebizitzarako prestazio ekonomikoaren gehieneko muga. Egun 250 eurokoa da.

Gainera, kontuan hartu beharko duzu alokairurako laguntza honakoekin BATERAEZINA DELA:

  • Babes ofizialeko etxebizitza batean (adibidez, Alokabide, Bilboko Udal Etxebizitzak, Donostiako Etxegintza edo bestelako administrazioenak) errentaria izatea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) edo bestelako gizarteratze-errenten hartzailea izatea.
  • EPO, EPE bezalako prestazioak, udal-laguntzak edo beste administrazio eta erakunde batzuenak jasotzea alokairuaren gastuetarako.
  • Gizarte-larrialdiko laguntzen (GLL) hartzailea izatea, alokairuaren gastuekin zerikusia badute.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean irekia egongo da. .

Baldintzak betetzen badituzu, hauek dira urratsak laguntza eskatzeko.

Lortu zure identifikazio elektronikoa (oraindik eskura ez baduzu).
Kontsultatu hemen identifikazio elektronikoari buruzko datuak.
Identifikazio elektronikoa kudeatzeko arreta-puntuak.

Prestatu eskaerari erantsi behar diozun dokumentazioa. *

Egin eskaera elektronikoa hemen eta sinatu.

Gainera, eskaera egiteko eta dokumentazio hau estekan egiteko aukera dago.
Modu osagarrian, eskaera Alokabideren bulegoetatik, Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzutik edo bestelako baimenduen bidez bidal daiteke.
Azken eskabide bezala, eskaera bete eta dokumentazioa Alokabideren bulegoetan emateko aukera dago.


Dokumentazioa (eskabidearekin batera)

GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa agiri hauek guztiak lortzea. Eskabidearen eredua betetzean baimena eman dezakezu, bai Alokabidek, bai Eusko Jaurlaritzak (*) adierazten diren agiriak lortzeko. Gainerakoak nahitaez aurkeztu behar dituzu

  1. Jarraian Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez urtebete erroldatua daramazula egiaztatzeko
    • (*) Egon zaren etxebizitzetako erroldatze ziurtagiria edo ziurtagiriak (EAEko edozein udalerritan)
  2. Alokairuan bizi zarela egiaztatzeko:
    • Errentamendu-kontratuaren kopia: Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatua ez badago, gutxienez honako hauek azalduko dira: kontratugileen nortasuna, errentan emandako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.
    • Inskripzio-ziurtagiriaren kopia edo fidantza utzi izanaren frogagiriarenkopia, errentamendu-kontratua inskribatua egonez gero.
  3. Laguntza eskatzen orduan, alokairuko etxebizitza zure ohiko bizileku egonkorra dela egiaztatzeko:
    • (*) Etxebizitza horretako erroldatze ziurtagiria
  4. Bankuaren bidez alokairuaren ordainketak egiaztatzeko:
    • Errentaren azkeneko ordainagiria (hilekoa) (gutxienez), banku-transferentziaren bidez egina.
  5. Eskatzaile modura etxebizitzaren titularra ez zarela egiaztatzeko:
    • (*) Jabetzaren Erregistroko Indizeen Zerbitzuak egindako ziurtagiria Etxebizitzaren titularra izanez gero, baina aginduaren arabera ezin baduzu erabili, beharrezkoak diren dokumentuekin egiaztatzea eskatuko dizugu.
  6. Diru-sarreren mugak betetzen dituzula egiaztatzeko:
    • Errenta aitorpena egin baduzu:
      - Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena.
      - Kotizazio gabeko prestazioaren ziurtagiria (halakorik bazenu)
    • Errenta aitorpenik egin ez baduzu:
      - Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako langile-bizitzaren ziurtagiria.
      - 10 T ziurtagiria (PFEZren atxikipenengatiko ziurtagiri ofiziala).
      - Ikerketarako beken edo laguntzen egiaztagiria, jaso izanez gero.
  7. Laguntza sartzeko kontu-zenbakiari alta eman eta erregistratzeko:
  8. Familia-unitatearen kasuan, egiaztatzeko:
    • (*) Familia-liburua
  9. Familia ugariaren kasuan, egiaztatzeko:
    • (*) Familia ugaria egiaztatzeko titulua.
  10. Laguntza eskatzen duzuenen nortasuna egiaztatzeko eta bakarrik eskaera paperean entregatuz gero:
    • (*) NANaren, AIZaren edo baliokidearen fotokopia.

Erantzukizunpeko adierazpenak

GARRANTZITSUA: Ez duzu erantzukizunpeko adierazpenik prestatu behar. Eskaeraren eredua betetzen duzunean, honako hauek adibidez aipatzen diren paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu:

  1. Etxebizitza alokatzen dizun pertsonarekin (edo bizikidetza-unitateko kideekin) hirugarren mailara arteko familia-loturarik ez izatea.
  2. 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Diru-laguntzei buruzko orokorrak, 13. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak betetzea.
  3. Laguntza etxebizitzaren alokairua ordaintzera bideratzea, aurkeztu duzun errentamendu-kontratuaren edo bestelako egiaztapen-dokumentuaren arabera.
  4. Eskaeran aurkeztutako datuak eta agiriak egiazkoak izatea, adibidez, egoera zibila, etxebizitza partekatzen duzun gainerako pertsonekiko harremana, banaka ordaintzen duzun errenta, eta abar.
  5. Laguntza jasotzen hastean, egindako errenta-ordainketen banku-ordainagiriak sei hilean behin aurkeztea.
  6. Laguntza jasotzen hastean, hura eman dizuten baldintzen edo betekizunen edozein aldaketaren berri ematea Alokabideri.
  7. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza arlokoak egunean izatea.

Bateragarritasun-aitorpenak

GARRANTZITSUA: Ez duzu bateragarritasun-adierazpenari buruzko agiririk prestatu behar. Eskaeraren eredua betetzen duzunean, honako hauek adibidez aipatzen diren paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu:

  1. Alokairu publiko bat ez izatea (etxebizitza soziala alokairuan edo Biziguneren bidezko etxebizitza librea?).
  2. Diru-sarrera bermatzeko errenta (DSBE) edo administrazio publikoen gizarteratze-politiketatik bideratutako beste edozein errenta ez jasotzea.
  3. Etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO), etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE), udal-laguntzak edo beste edozein administrazio ala erakunde publikoren laguntzarik ez jasotzea, alokairuko gastuak osatzen lagunduko dutenak.
  4. Alokairuko gastuei lotutako gizarte larrialdietarako laguntzarik (GLL) ez jasotzea.

* Eskatzen diren agirien ezaugarri eta deskribapen zehatzak 2018ko abenduaren 18koa Aginduan daude.

Euskadi, auzolana