Etxebizitzak entregatzea: Mina del morro

EUSKO JAURLARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREN BIDEZ, BILBON SINATU ETA 86 ZUZKIDURA BIZITOKIREN GILTZAK ENTREGATUKO DITU

 

Gaur eta bihar artean 86 zuzkidura bizitokiren (ZB) giltzak entregatuko ditugu Bilboko Ortutxueta plazako 3. zenbakian.

 

Errentariekin honako leku eta ordu honetan elkartuko dira:

 

Data eta ordutegia:

  • ekainak 27: 10:00etan eta 12:00etan.
  • ekainak 28: 10:00etan eta 12:00etan.

 

Tokia: Bilboko Alokabideren Bulegoa.

 

Ezaugarri teknikoei dagokienez, etxebizitza horiek 7 solairutan banatuta daude eta 45m2-ko batez besteko azalera dute. Gainera, promozioan eguzki plakak daude eta, haiei esker, etxeko ur beroaren % 38aren baliokidea den energia berriztagarria lortzen da.

 

Jarduketa honekin 86 gazteren etxebizitza beharrei irtenbidea emango zaie.

Euskadi, auzolana