Lasarte - Oria hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak, Alokabide sozietate publikoaren bidez, lankidetza hitzarmena izenpetu du etxebizitzen udal parkeko 16 etxebizitza kudeatzeko

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Lasarte–Oriako alkateak lankidetza hitzarmena izenpetu dute; haren bidez, Alokabidek Lasarteko udal parkeko 16 etxebizitza kudeatuko ditu.

Toki erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman-eredu berri honek etxebizitzen udal parkeak kudeatzeko irtenbide eraginkorrago bat emango digu; izan ere, pribatuak ez diren jabeen etxebizitzak Bizigune programako ohiko kudeaketara egokitzea errazten du.

Albisteari buruzko xehetasun gehiago eskuratu nahiz izanez gero, Irekian dagoen esteka honetan sar zaitezkete.

Euskadi, auzolana