Menu
Bilatu
 

Kontaktua

28 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITUGU IRUNEN (OINAURRE)

Argitalpen-data: 

EUSKO JAURLARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREKIN BATERA, IRUNEN KONTRATUA SINATU ETA 28 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITU

28 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITUGU IRUNEN (OINAURRE)

EUSKO JAURLARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREKIN BATERA, IRUNEN KONTRATUA SINATU ETA 28 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITU.

  Irungo Piketazaharra 16-18ko 32 BOEko 25 etxebizitzetako giltzak entregatu ditugu otsailaren 20an.

Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan bertan bildu ginen errentari berriekin. Lurralde ordezkariak aurkezpen orokor bat egin zuen bertan. Horren ostean, Alokabidek halako ekitaldiek eskatzen duten babes teknikoa, administratiboa eta soziala eman zuen.

Gainera, ezarriko diren komunitateko zerbitzuak bertan izan ziren eta hainbat azalpen eman zituzten kudeaketa mailan nahiz esku-hartzekoan. Azkenik, kontratuak sinatu eta giltzak entregatu ziren.

 

Ezaugarri teknikoei dagokienez, etxebizitza horiek 3 solairutan banatuta daude. 2-3 logela dituzte eta 57-98 m² arteko azalera.

Jarduketa horrekin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 28 familiek dituzten etxebizitza beharrei erantzuten die; hemendik aurrera etxe berri bat izango dute.

Euskadi, auzolana