EUSKARALDIA

Bizi!. Prest!. Egunero delako Euskararen eguna.

Bizi. Prest. Halaxe datorkigu euskara bere aurtengo Nazioarteko Egunean. Eta halaxe doa etorkizunerantz. Mingainetan, pantailetan, uhinetan bizi-bizi. Zernahitarako prest. Gu ere, prest gaude, eta ezin gogotsuago, euskaraz ere gero eta gehiago bizitzeko. Ingurune guztietan. Eginkizun orotan. Natural-natural. Bizi-bizi. Horrek borondate aktiboa eskatzen digu; euskaldun izatetik euskaldun bizitzera doan tartea gainditzeko jokaera aktiboa eta etengabea. Munduari euskaraz ere helduko diogu, euskararentzat belarria zein gogoa prest izanez, euskara ahoz zein idatziz bizi-bizi eskainiz.

Elkarrekin.

Elkarrenganako errespetu osoz, elkarrengandik adorea jasoz.

Elkarri euskara eskainiz.

Euskara bizi-indarrez sendoagotuz.

Bizi. Prest.

Egunero delako euskararen aldia.

Egunero delako Euskararen eguna.

Euskadi, auzolana