1. Hasiera
  2.  
  3. Nire BOE saldu nahi dut (eroslehentasunak)
  4.  
  5. Eskaera (nire etxebizitza saltzeko eman beharreko urratsak)

Eskaera (nire etxebizitza saltzeko eman beharreko urratsak)

NIRE BOE SALDU NAHI DUT
BIZIGUNEREKIN ALOKAIRUKO KONTRATUA SINATU DUT
NIRE ETXEBIZITZA LIBREA ALOKATU NAHI DUT
Alokabideri dagozkion izapideak etxebizitza babestuaren salmentan

Babes ofizialeko etxebizitza baten titularra izanik etxebizitza saldu nahi baduzu, partikular bati sal diezaiokezu edo EAEko administrazioari eskaini diezaiokezu.

Zure babes ofizialeko etxebizitza administrazioari eskaintzea erabakitzen baduzu, salmenta-eskaintza izeneko formulario bat bete behar duzu. Formulario hori eta dagokizun dokumentazio guztia Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuan utzi behar duzu.

Salmenta-eskaintzaren formularioa eta dokumentazioa Alokabidera bidaliko da, etxebizitza saltzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko, etxebizitza esleitzen denetik Etxebiden izena emandako pertsonen artean erosle bat lortu arte. Horretarako, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoa beteko da, salerosketako kontratua sinatu eta eskritura publiko bihurtu arte.

Azkenik, prozedura hori Sailaren edo Alokabideren titulartasuneko babes ofizialeko etxebizitza erabiliak esleitzeko ere erabiltzen dela jakin behar duzu.

Horrez gain, honako alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan:

  • Administrazioaren eta gure alde egiten den salmenta-eskaintzak izaera loteslea edukiko du, eskaintza egiten duen aldearentzat, hiru hilabeteko epean, eta guk esleitzen dugun pertsonak epe horretan salmenta-eskaintza onartzen badu, pertsona horrek edukiko du erosteko lehentasuna.
  • Epe hori amaituta salmenta-eskaintza onartu ez bada, eskaintza egin duen aldeak salmenta-eskaintza atzera bota dezake edo Alokabide Sozietate Publikoari eska diezaioke etxebizitza saltzeko egin beharreko izapideekin jarraitzeko.
  • Erosleek indarrean dagoen araudian babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko ezartzen diren lege-baldintzak bete beharko dituzte.
  • Etxebizitzaren salmenta-prezioak ez du gaindituko indarrean dagoen araudiak ezarritakoa.
  • Edozein modutan, kontuan hartu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eroslehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideak gauza ditzakeela, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Euskadi, auzolana