GIZARTE TEKNIKARIAREN LAN POLTSA

2014/12/15 - 2014/12/30
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE
Lehiaketa:
GIZARTE TEKNIKARIAREN LAN POLTSA
Lanpostua:
GIZARTE LANGILEA
Plaza-kopurua:
Lan poltsa
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:
  1. Gizarteari buruzko balorazioak egitea prebentziorako eta esku hartzeko.
  2. Txosten teknikoak egitea.
  3. Errentamenduari loturiko eta gizartean esku hartzeari dagozkion izapideak egitea (konpainia, orientazioa, hezkuntza-lanak, gizarte-bazterketa egoeren prebentzioa, etab.).
  4. Etxebizitzetan sorturiko elkarbizitza-arazoen kasuetan esku hartzea.
  5. Beste erakunde batzuekiko eta Gizarte Zerbitzu Erakundeekiko harremanak (udal-, foru- eta gobernuko erakundeekikoak) egitea eta koordinatzea, gizartean ikus daitezkeen kasu zehatzei buruzko informazioaren baterako kudeaketa eta baliabideetara bideratzea helburu.
  6. Arduradunari eta Arloko beste langileei laguntza teknikoa eta aholkuak ematea.
  7. Gizartearekin lotutako beste entitate eta erakunde batzuekiko lankidetzaproiektuak bultzatu eta kudeatzea.
  8. Kontratak bilatzeko, koordinatzeko eta horien lanaren jarraipena egiteko izapideetan laguntzea. Emandako zerbitzuengatik fakturak kudeatzea.
  9. Realizar apoyos a trámites de contratación, coordinación y seguimiento del funcionamiento de las contratas. Gestionar las facturas derivadas de los servicios prestados.
  10. Oro har, ezarritako helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen diren lan guztiak, izaera eta prestakuntza berekoak egitea.
Titulazioa:

Gizarte Langintzako edo Gizarte Hezkuntzako Diplomatura, horren baliokidea den edo goragoko titulu bat edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

EAEko hizkuntza ofizial biak jakitea, bai ahoz, bai idatziz; euskara maila: B2.

Beste baldintza batzuk:

Baldintza orokorrak

  1. Herritartasuna: Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
  2. Adina: Hamasei urte beteta izatea eta oraindik ez izatea nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina.
  3. Titulazioa: Gizarte Langintzako edo Gizarte Hezkuntzako Diplomatura, horren baliokidea den edo goragoko titulu bat edukitzea.
  4. Funtzio-gaitasuna: Dagozkien eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea.
  5. Gaitzea: Autonomia-erkidegoetako administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo estatutu organoetako edozein zerbitzutatik baztertu ez izana diziplina-espediente bitartez, ezta ebazpen judizialaren bitartez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko erabateko gaitasungabetzearen edo gaitasungabetze bereziaren egoeran egotea ere. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaituta ez egotea edo antzeko egoeraren batean ez egotea; halaber, enplegu publikoa lortzea eragozten duen diziplina-zehapenaren edo antzekoren baten eraginpean egon ez izana bere Estatuan, baldintza beretan.

Edozein modutan ere, baldintza orokorrak baztertzaileak dira.

Baldintza Espezifikoak

Baztertzaileak:

  1. B1 motako gidabaimena edukitzea.
  2. EAEko hizkuntza ofizial biak jakitea, bai ahoz, bai idatziz; euskara maila: B2.
  3. Gutxienez bi urteko eskarmentua antzeko lanpostuetan.

Ez baztertzaileak:

  1. Bitartekotzaren ezagutza.
  2. Gizarte laguntzaren ezagutza.
  3. Microsoft Office maila aurreratuan ezagutzea.
  4. Bezeroarekiko harremanaren kudeaketarako (CRM) tresnak ezagutzea, besteak beste, enpresetako baliabideak planifikatzeko (ERP) informatika-aplikazioen ezagutza.
  5. Gizonen eta emakumeen aukera-berdintasunaren arloko prestakuntza.
  6. Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Onartzea
Elektronikoa:

15 egun natural iragarki hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Eskabideak Hautaketa eta Prestakuntza webgunearen bidez aurkeztuko dira (www.seleccionformacion.com/ofertas/) prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala (PDF, 125 KB).

 

Lan-poltsarako hautagaien zerrenda. Akats zuzengarriak konpontzeko epea: 2015/01/19tik 25ra (PDF, 23 KB)

Lan-poltsarako hautagaien behin betiko zerrenda (PDF, 21 KB)

Ezagutza probaren emaitzak (PDF, 9 KB)

Behin betiko emaitzak (PDF, 237 KB)

Behin betiko emaitzak maiatza (PDF, 42 KB)

Abisuak
Berriak:

PROBA PROFESIONALAREN INGURUKO ERREKLAMAZIOAK (1. FASEA)

Erreklamazio bat aurkeztu nahi duen pertsona orok posta elektroniko bat bidali beharko du alokabide@seleccionformacion.com helbidera eta PROBA PROFESIONALAREN INGURUKO ERREKLAMAZIOA adierazi.

Ondoren, erantzun-orria bidaliko zaio, kasuan kasuko kontsultak eta egiaztapenak egiteko.

Erreklamazioak jasotzeko epea 2015eko martxoaren 16ra arte izango da (egun hori barne).

GIZARTE TEKNIKARIEN LAN POLTSA

2015eko otsailaren 25ean Zuzendari Batzordeak egindako bileraren ostean poltsaren izena aldatzea erabaki du. Hau dela eta, poltsa horren izen berria da: Gizarte teknikarien lan poltsa.

BEHIN BETIKO EMAITZAK

2015eko maiatzaren 08an epaimahaiak egindako bileraren ostean, eta 1359S hautagaiak aurkeztu zuen erreklamazioa behin aztertuta, emaitzak termino hauetan aldatzea erabaki da:
1359S hautagaiak 4,5 puntu izango ditu lotura duen prestakuntzaren arloan

Behin betiko emaitzak (PDF, 237 KB)

Behin betiko emaitzak maiatza (PDF, 42 KB)

 

2017AN EGUNERATUTAKO LAN-POLTSA

Euskadi, auzolana