Kontratuan zehar egin beharreko izapideak (Errentaria)

Pertsona errentariaren eta etxebizitzaren pertsona errentatzailearen (Alokabide, Eusko Jaurlaritza, udala…) artean sinatutako kontratuan finkatzen dira errentamenduaren baldintzak. Kontratu guztiak sinatzen diren uneko araudiaren mende daude, eta urteetan araudia aldatu dela kontuan hartuta, desberdintasunak ikus daitezke kontratuen artean. Adierazitakoa kontuan hartuta, atal honetan informazio orokorra ematen da, eta lagungarria izan badaiteke ere, sinatutako kontratuan adierazitakoak balio du beti.

Kontratua indarrean dagoen denboran, hainbat izapide egin beharko dituzu:

Errenta berritzea:

Errentamendu-kontratuan adierazten den moduan, Alokabideri hileroko errenta bat ordaindu beharko diozu. Errenta hori urtero eguneratzen da. Errenta berritzean finkatzen da hurrengo 12 hilabeteetan ordainduko den errenta, hurrengo eguneratzea iritsi arte. Zure errentamendu-kontratuan ezarrita dago errenta berrikusteko araudia eta modua. Oro har:

  • Bizigune programa:Bizikidetza-unitateko kideen dokumentazio ekonomikoa eskatzen da eta errenta berriak kalkulatzen dira. Edozein kasutan, ez da inoiz gaindituko bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen % 30.
  • Asap programa: Errenta urtero eguneratzen da, KPI aplikatuz.
  • Alokabide, Eusko Jaurlaritza eta udalak: Berritzeko tipologia desberdinak daude, kontratuaren araudiaren arabera:
    • KPI: Errentamendu-kontratu hauetan urtero berritzen da errenta, zure kontratuan adierazitako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Berritze-modalitate honen kasuan, ez dira urtero berrikusten errentarien diru-sarrerak.
    • Errentarien diru-sarreren arabera: Alokabidek urtero eskatzen die dokumentazio ekonomikoa kontratuaren titularrei, eta diru-sarreren arabera finkatzen du urte berrian ordaindu beharreko errenta.

Kasu guztietan, errenta berritu ondorengo kantitate berria jakinarazteko informazioa bidaliko dizugu.

Zerbitzu indibidualak eta gastu zentralak ordaintzea

Errentari gisa, zuk ordainduko dituzu elektrizitatea, gasa, ur beroa eta hotza, berokuntza, telefonoa eta etxebizitzako beste zerbitzu eta hornikuntzen gastuak, hala zerbitzu indibidualenak (kasu honetan, konpainia hornitzaileari zuzenean ordainduko zaizkio), nola komunitarioenak (kasu honetan, komunitatearen bitartez kudeatuko dira eta Alokabidek esku hartzeko eskumena du).

Berreskurapenak

Hilerokoa ordaintzen ez bada, dagokion ordain-agiria bidaliko da banku-erakundearen bulegoetara, ordainketa egiteko. Ordainketa agiria jaso ez baduzu, 944 044 708 telefonoan eskatu edo zure ordainketa webaren bidez kudeatu dezakezu.

Dokumentazioa aurkeztea

Errentamendu-kontratuak irauten duen denboran, dokumentazioa eskatuko dizugu kontratuko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzeko (dokumentazio ekonomikoa, errolda, aseguruaren ordain-agiria eta beste batzuk).

 

Dokumentazio hori eskatzean, adierazitako epeak bete beharko dituzu.

Euskadi, auzolana