Errentamenduaren baldintzak (Errentaria)

Errentamendu-kontratuan alderdi hauek jasotzen dira, besteak beste:

  • Nor den etxebizitzaren errentatzailea eta nor errentaria.
    • Pertsona errentatzailea da etxebizitzaren jabea (Alokabide, Eusko Jaurlaritza, udalak, bere etxebizitza Bizigune Programan edo Asap programan sartu duen jabe partikular bat).
    • Errentariak dira errentatzailearekin kontratua sinatzen duten pertsona titularrak eta kontratuan adierazitako denboran etxebizitzan biziko dira.
  • Kontratuaren iraupena eta berau luzatzeko modua:
    • Gaur egungo Hiri Errentamenduen Legearen arabera, 3 urteko indarraldia dute errentamendu-kontratuek. Zure kontratua legearen aurrekoa bada, dagokion araudia eta iraupena kontsultatu beharko zenuke.
    • Kontratuan bertan adierazten dira luzapenaren baldintzak. Edozein kasutan, kontratuaren amaiera iristean, kontratu berri bat sinatu ala ez aztertuko da, Estatuko zein autonomia-erkidegoko legeriak une horretan adierazten duena kontuan hartuta eta etxebizitzaren egoera eta beste hainbat alderdi ere kontuan hartuta.
  • Zenbateko errenta ordaindu behar da eta nola egin ordainketa?
    • Errenta alokairuagatik hilero ordaindu beharko duzun kantitatea da. Hilabetearen hasieran kobratuko da hileko errenta.
  • Nola eguneratu errenta? (ikus errenta berritzeko atala)
  • Zer gastu ditu?
    • Etxebizitzan egindako kontsumo indibidualengatiko gastu guztiak ordaindu beharko dituzu, baita horietarako altak ere. Zure kontura izango dira ere, komunitateko gastuak, OHZ eta tasak, kontratuan horrela adierazten bada.
  • Zer fidantza ordaindu behar da?
    • Kontratua sinatzean, hileroko bat ordainduko duzu fidantza gisa. Fidantza hori etxebizitza baldintza egokietan itzuliko dela ziurtatzeko da eta zure erantzukizuneko gastuak estaltzeko erabiliko da.
  • Zer betebehar dauzka errentariak?
    • Etxebizitza bere ohiko bizilekua izatea.
    • Dagozkion errenta eta gastuak ordaintzea.
    • Kontsumo partikularrak ordaintzea
    • Aseguru bat kontratatzea
    • Etxebizitzan bizi den kide kopurua Alokabideri jakinaraztea.
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.
  • Zein da kontratua boluntarioki deuseztatzeko epea?
    • Errentamendu-kontratu bat baduzu eta zure borondatez etxebizitza utzi nahi baduzu, kontratuan adierazten dira berau deuseztatzeko baldintzak. Edozein kasutan, kontratuan adierazitako epearen barruan jakinarazi beharko duzu. Ezin baduzu epea bete, gurekin harremanetan jar zaitezke, ohiko bitartekoak erabiliz, zure kasua ahalik eta azkarren baloratzeko.
  • Mantentzeari, kontserbazioari eta lanei dagokienez, kontuan hartu beharrekoak.
    • Etxebizitza egoera onean eta garbi eduki behar duzu, baita lursaila edo trastelekua ere, horrelakorik edukiz gero.
    • Zure kontura izango dira etxebizitzaren erabilera arruntagatik, edo bertan bizi diren pertsonek eragindako narriaduragatik, egin beharreko konponketak.
    • Edozein kasutan, obra bat egin aurretik baimena eskatu beharko diguzu, ohiko bitartekoak erabilita.
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.
  • Hainbat lege-alderdi.
    • Debekuak (berrakuratzea, udal-ordenantzak ez betetzea eta abar)
    • Datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematea
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.

Kontratu ereduak:

Alokabide

Bizigune

Euskadi, auzolana