Kontratua sinatzeko urratsak

Etxebizitzaren pertsona esleipendunaren eta pertsona errentatzailearen artean (Bizigune, Asap, Eusko Jaurlaritza eta abar) kontratu bat nola sinatu behar den deskribatzen da atal honetan.

Bidali genizun jakinarazpenean adierazten zen moduan, etxebizitza baten esleipendun zara, eta jakinarazpen hartan adierazi genizun, halaber, nor zen pertsona edo erakunde errentatzailea. Oso garrantzitsua da lehen jakinarazpen hori arreta handiz irakurtzea, bertan adierazten baitzaizu norekin jarri behar duzun harremanetan, baita aurkeztu behar duzun dokumentazioa ere.

Jarraian, aukeratu esleitu zaizun etxebizitzaren pertsona edo erakunde errentatzailea, eta hainbat gairi buruzko informazioa eskuratuko duzu:

  • esleipen bat formalizatzeko eman beharreko urratsak,
  • aurkeztu beharreko dokumentazioa,
  • edo esleipen bati uko egiteko modua.

Etxebizitzaren pertsona edo erakunde errentatzailea aukeratu

Jabea Alokabide da

Gutunean adierazi zitzaizun bidali behar zenigun dokumentazioa. Erantsitako gutun-azal frankeatua erabil dezakezu, edo aurretiko hitzordua eska dezakezu gure bulegoetan, arreta pertsonalizatua nahi izanez gero.

Hitzordu horretan, eskatutako dokumentazioa eman eta gero, kontratuaren baldintzak eta etxebizitzaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita alokairuaren baitan ordaindu beharreko errenta eta gastuak ere.

Informazio guztia kontuan hartu eta errentamendu-kontratua onartzen ote duzun erabaki beharko duzu

  1. Onartzen baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara hainbat informazio emateko:
    1. Kontratua formalizatzeko data eta lekua.
    2. Kontratuaren lehen urtean ordainduko den hileroko errentaren zenbatekoa eta ordaindu beharreko gastuak (komunitatea, OHZ eta abar).
    3. Kontratua formalizatzeko ordaindu behar den fidantza (kontratua sinatzen den egunean dagokion fidantzaren sarrera egin dela ziurtatu behar da)
  2. Aitzitik, etxebizitza onartzen ez baduzu, etxebizitzari uko egiten zaiola adierazten duen dokumentu bat sinatu behar da eta Alokabideren bulegoetan aurkeztu ondoren. Etxebizitzaren uko-egitea Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuari jakinaraziko zaio.

Gogoan hartu, indarrean dagoen araudiak epe batzuk ezartzen dituela etxebizitza onartzeko edo uko egiteko, hau da, ezin badugu zurekin harremanetan jarri, ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez baduzu, edo kontratua sinatzera bertaratzen ez bazara, etxebizitzari berehalakoan uko egiten diozula ulertuko da.

Eskatu hitzordua ondorengo telefonoan

944 044 708

Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:

- Identifikazio-datuak

- Diru-sarrerak

- Eranskinak

Xehetasunak lehenengo jakinarazpenean aurkitu ditzakezu

Etxebizitza ez onartzea erabakiz gero, hau aurkeztu:

Etxebizitzari uko egiteko agiria

Jabea Bizigune da

Eskatu aurretiko hitzordua Alokabideren lurralde-bulegoan. Horretarako, deitu bezeroaren arretarako 944 044 708 telefono-zenbakira. Zuzeneko hitzordu honetan kontratuko baldintzei eta etxebizitzaren ezaugarriei buruz hitz egingo dugu.

Informazio guztia kontuan hartu eta errentamendu-kontratua sinatu nahi ote duzun erabaki beharko duzu:

  1. Onartzen baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara hainbat informazio emateko:
    1. Kontratua formalizatzeko data eta lekua.
    2. Kontratuaren lehen urtean ordaindu beharreko hileroko errentaren zenbatekoa.
    3. Kontratua formalizatzeko ordaindu behar den fidantza (kontratua sinatzen den egunean dagokion fidantzaren sarrera egin dela ziurtatu behar da).
  2. Aitzitik, etxebizitza onartzen ez baduzu, etxebizitzari uko egiten zaiola adierazten duen dokumentu bat sinatu behar da eta Alokabideren bulegoetan aurkeztu ondoren.

Gogoan hartu, indarrean dagoen araudiak epe batzuk ezartzen dituela etxebizitza onartzeko edo uko egiteko, hau da, ezin badugu zurekin harremanetan jarri, ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez baduzu, edo kontratua sinatzera bertaratzen ez bazara, etxebizitzari berehalakoan uko egiten diozula ulertuko da.

Eskatu hitzordua ondorengo telefonoan

944 044 708

Biziguneren etxebizitza bat esleitzen badizute honelako gutun bat jasoko duzu eta bertan azaltzen den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Etxebizitza ez onartzea erabakiz gero, hau aurkeztu:

Etxebizitzari uko egiteko agiria

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza baten esleipendun bazara, Etxebizitza Ordezkaritzak jakinarazpen bat bidaliko dizu. Bertan jakinaraziko dizute esleitu zaizun etxebizitza eta errentamendu-kontratua formalizatzeko eman beharreko urratsak.


Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Ordezkaritzan sinatuko da errentamendu-kontratua, eta Alokabide arduratuko da etxebizitzaren giltzak emateaz. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko da, bezeroaren arretarako 944 044 708 telefono-zenbakian.

Jabea ASAP da

ASAP programako etxebizitza baten esleipendun bazara, eta Alokabidek kudeatzen badu etxebizitza hori, zurekin harremanetan jarriko gara, kontratuaren baldintzak eta ordaindu beharreko errenta azaltzeko:

  • Onartzen baduzu, kontratua sinatuko duzue zuk, pertsona esleipendun gisa, eta etxebizitzaren jabe partikularrak. Programa honetan Alokabide bi aldeen arteko bitartekaria da.
  • Ez onartzea erabakitzen baldin baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko zara horren berri emateko
Jabea Udala da

Udalaren jabetzakoa den eta Alokabidek kudeatzen duen etxebizitza baten esleipendun bazara, kontuan hartu udal bakoitzak, bere eskumenen barruan, gaitasuna duela berak zuzenean kudeatzeko esleipena, hortaz, Alokabiden edo kasuan-kasuan udalean bertan galdetzea da egokiena.

Euskadi, auzolana