1. Hasiera
  2.  
  3. Jabea
  4.  
  5. Nire etxebizitza librea alokatu nahi dut
  6.  
  7. Alokatzeko aukerak

Alokatzeko aukerak

Bizigune Programa

Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren* helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da.

Programa horren bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin.Beren baliabide ekonomikoekin merkatu librean sartzeko aukerarik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Eusko Jaurlaritzaren ALOKABIDE Sozietate Publikoaren esku uzten du etxebizitza hori usufruktu-kontratu baten bidez, ezarritako hainbat bermeren truk. Aldi berean, ALOKABIDEK ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duen eskatzaile bati esleituko dio etxebizitza, eta eskatzaileak bere diru-sarreren araberako alokairu bat ordainduko dio ALOKABIDERI.

*«Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa 2013ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratutako 2013ko abenduaren 23ko 466/2013 DEKRETUAK arautzen du.

  1. Hutsik duzun etxebizitzaren errentamenduaren kudeaketa integrala

    Hutsik duzun etxebizitza alokatzeko egin beharreko kudeaketa guztiez arduratuko gara, ezertaz kezkatu ez zaitezen.

  2. 6 urteko alokairuaren bermea

    Alokabidek 6 urteko usufruktu-kontratu baten bidez eskuratuko du etxebizitza. Kontratu hori zirkunstantzia jakin batzuetan* berrikusi ahal izango da, errentamendu sozialerako erabiltzeko.

  3. 3 Hilero eta ordu-orduan ordaintzeko bermea

    Hilabete bakoitzeko lehen astean kobra-tuko duzula bermatuko dizugu, lehen maizterra sartzen denetik kontratua amaitu eta etxebizitza itzultzen den arte, baita maizterrik ez dagoenean ere. Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txosten teknikoaren, etxe-bizitzaren ezaugarrien eta egoeraren, eta merkatuko zirkunstantzien arabera zehaztuko da.

  4. Txosten teknikoa, Alokabideren kontura

    Etxebizitzaren egoera eta hobekuntzaren bat egin behar den ala ez zehaztuko da. Halaber, berma daitezkeen instalazioetako elementuen eta altzarien inbentarioa egingo da.

  5. Energia-ziurtagiria lortzeko aukera

    Alokabide etxebizitzaren energia-efizientziako ziurtagiria izapidetzeaz arduratuko da (ziurtagiri hori ez badu).

  6. Etxebizitza egokitzeko eta prestatzeko laguntza

    Alokabidek etxebizitza egokitzen eta prestatzen parte hartu eta lagunduko du, egoera egokian alokatu ahal izan dadin.

  7. Etxebizitza egokitzeko eta erreformak egiteko aurrerakina (% 0ko interesarekin)

    Beharrezkoa izanez gero, Alokabidek 18.000 eurora bitarteko aurrerakina eskainiko dizu etxebizitzan erreformak egiteko. Aurrerakin hori jabetzari ordaindu beharreko errentatik deskontatuko da. Aurrerakina emateko, jabeak egindako obren fakturak aurkeztu eta usufruktu-kontratua sinatu beharko du.

    Alokabidek gremioekiko kudeaketak egiten lagundu ahal izango dio jabeari.

  8. Etxeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa, Alokabideren kontura

    • Edukitzailea: 780 euro/m2.
    • Edukia: 7.000 euro.
    • Erantzukizun zibila: 300.501 euro.
  9. Etxebizitzaren mantentzea eta kontserbazioa

    Alokabide etxebizitzaren mantentzeaz eta kontserbazioaz arduratuko da. Kontratua amaitzean, etxebizitza kontserbazio-egoera berean itzuliko da, etxebizitzaren erabilera egokiaren ondoriozko higadura normala salbuetsita.

  10. Beste zerbitzu eta abantaila batzuk

    • Alokabidek zaborren eta estolderiaren gaineko zerga ordainduko dizu.
    • Alokabidek Jabetza Erregistroan Ohar Soila eskatzen lagunduko dizu.
    • Udalaren arabera, OHZ % 50ean murriztu eta beste zerga-onura batzuk lortu ahal izango dituzu.
    • Alokabidek berme juridiko guztiak eskainiko dizkizu: Alokabide joango da auzitegietara beharrezkoa izanez gero. Bitartean, errenta kobratzen jarraituko duzu.
Baldintzak: Zer da beharrezkoa zure etxebizitza Bizigune Programan sartzeko?

— Eskari handiko eremu batean kokatutako etxebizitza

Etxebizitzak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kokatuta egon beharko du, Alokabideren ustez eskaria handia den udalerrietan eta Alokabidek etxebizitzak eskuratzeko aurreikusi duen eremu batean.

— Etxebizitza librea

Etxebizitza librea izango da, babes ofizialeko etxebizitza edo etxebizitza tasatu gisa kalifikatu gabea.

— Hutsik dagoen etxebizitza

Beharrezkoa da etxebizitza azken 9 hilabeteetan okupatuta egon ez izana.

— Alokatu gabeko etxebizitza

Etxebizitzak ez du maizterrik izango, eta ez du mugarik izango alokatzeko.

— Nor biziko da nire etxebizitzan?

ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duen edonor.

— Etxebizitzaren esleipena

Etxebizitza baremazio-sistema baten bidez esleituko da, ETXEBIDEK emandako datuak kontuan hartuta.

— Zenbat denbora behar izaten da alokatzeko?

Etxebizitzak alokatzeko behar izaten dugun batez besteko denbora 3-4 hilabete da.

— Zer gertatzen da kexarik izanez gero?

Auzokoen kexak izanez gero, Alokabideren Gizarte Arloaren esku uzten ditugu, egoera bidera dezan.

— Eta zerbait matxuratzen bada?

Matxuraren bat izanez gero, zerbitzu teknikoari jakinarazten diogu, matxuraren arrazoia zehatz dezan.

— Eta maizterrak etxebizitza uzten badu edo ordaintzen ez badu?

Alokabiderekiko kontratu-harremana usufruktu-lagapeneko kontratu baten bitartez bideratzen da. Alokabidek hileko errenta ordaintzen dio jabeari, lehen maizterra sartzen denetik kon-tratua amaitu eta etxebizitza itzultzen den arte, baita maizterrik ez dagoenean edota maizterrek alokairua ordaintzen ez dutenean ere.

  1. Hutsik duzun etxebizitzak programan sartzeko baldintzak betetzen baditu, alokatzeko beharrezkoak diren izapideak hasiko ditugu:
    • Txosten teknikoa egitea.
    • Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa finkatzea.
    • Beharrezkoa izanez gero, etxebizitza programan sartzeko egin beharreko konponketak finkatuko dira.
  2. Dokumentazioa aurkeztea:
    • Jabeen NANaren fotokopia.
    • OHZren kopia.
    • Horniduren azken ordainagiriak (ura, elektrizitatea eta gasa).
    • Bizigune programaren baldintzak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.
  3. Baldintzak betez gero, etxebizitza Alokabideri usufruktuan lagatzeko kontratua sinatuko da, eta etxebizitza programan sartuta geratuko da, esleitzeko eta berehala alokatzeko.

Vitoria-Gasteiz (01013): Gamarrako Atea, 1A, behea

Bilbo (48001): Done Bikendi kalea, 8, behea

Donostia-San Sebastián (20018): Errotaburu pasealekua, 1, 7. solairua

Euskadi, auzolana