1. Hasiera
  2.  
  3. Nire etxebizitza BIZIGUNErekin alokatu nahi dut
  4.  
  5. Eskaera (nire etxebizitza alokatzeko eman beharreko urratsak)

Eskaera (nire etxebizitza alokatzeko eman beharreko urratsak)

NIRE BOE SALDU NAHI DUT
BIZIGUNEREKIN ALOKAIRUKO KONTRATUA SINATU DUT
NIRE ETXEBIZITZA LIBREA ALOKATU NAHI DUT

1. Alokabidera jo beharko duzu doako telefono hau erabiliz: 900 251 251. Modu horretan, zure datuak (pertsonalak eta etxebizitzari lotutakoak) jasoko ditugu eta xehetasunekin azalduko dizugu zein programaren bitartez alokatu ahalko duzun hutsik dagoen etxebizitza (Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin). Horrez gain, zure beharrekin bat datorren aukerari buruzko orientazioa eskainiko dizugu: BIZIGUNE edo ASAP.

2. Gure bulegoetara joateko hitzordua emango dizugu dituzun zalantzak argitze aldera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezte aldera:

  • Jabeen NANaren fotokopia
  • Erregistroko ohar soila
  • OHZren kopia
  • Horniduren azken ordainagiriak (ura/elektrizitatea eta gasa)

3. Etxebizitzak programetan parte hartzeko baldintzak betetzen baldin baditu, hutsik dagoen etxebizitza alokatu dezazun beharrezkoak diren izapideak abian jarriko ditugu:

  1. Txosten teknikoa egingo dugu
  2. Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu
  3. Beharrezkoa izanez gero, etxebizitza programan sartzeko beharrezkoak diren konponketak zehaztuko dira

4. Baldintzak betetzen badira eta akordio batera iritsiz gero, dagokion gozamen-kontratua (Bizigune) edo mandatu-kontratua (ASAP) sinatuko da eta zure etxebizitza dagokion programaren barruan sartuko da.

Kontratu ereduak:

Kontratua

Euskadi, auzolana