Bizigunerekin dudan kontratua (Jabea)

NIRE BOE SALDU NAHI DUT
BIZIGUNEREKIN ALOKAIRUKO KONTRATUA SINATU DUT
NIRE ETXEBIZITZA LIBREA ALOKATU NAHI DUT
Bizigune kontratuaren baldintzak
  • Usufruktua lagatzea:
    • Etxebizitzaren jabe gisa, usufruktua lagatzen diguzu, etxebizitzaren errentamendua eta administrazioa egiteko.
  • Etxebizitzaren egoera programan sartzean:
    • Kontratua sinatu aurretik, etxebizitzaren egoera orokorra zehaztuko duen txosten tekniko bat egiten da. Gure kontura da txosten hori.
    • Kontratuan ezarritako bermeen baitan estaliko diren instalazio, altzari eta etxetresna elektrikoen inbentario bat barne hartzen da txostenean.
  • Kontratuaren iraupena
    •  6 urte irauten ditu etxebizitzaren usufruktuaren lagapenak
  • Sozietate Publiko bat garen neurrian, hauek dira gure betebeharrak:
    • Jabeari ordaindu beharreko errenta
    • Alokabidek etxebizitza egoera onean itzuliko zaizula ziurtatzen dizu, eta beharrezkoa bada, bere gain hartuko ditu beharrezkoak diren izapide judizialak eta horien kostua.
    • Etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.
  • Jabearen konturako konponketak eta egokitzapen-lanak:
    • Jabeak bere gain hartzen ditu berari egotzi ahal zaizkion kontzeptuengatik eragindako konponketa guztiak (instalazio akastunak, ezkutuko akatsak, elementuak ordezkatzea eta abar)
  • Jabearen konpromisoak:
    • Alokabideri usufruktu-eskubidea ondo gauzatzeko beharrezkoak diren eskumenak ematea
    • Kontratua mantentzea, etxebizitza eskualdatzen bada ere
    • Zerga-betebeharrak, gastu arrunt komunak eta aparteko konponketak ordaintzea
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.
  • Hainbat lege-alderdi.
    • Datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematea
    • Ez-betetzeak
    • Eta kontratuan jasotako hainbat alderdi.
Euskadi, auzolana