1. Hasiera
  2.  
  3. Erakunde publikoekin lankidetza

Erakunde publikoekin lankidetza

Euskadiko Autonomia Elkarteko etxebizitza hutsen kopuru handia dela eta, batez ere udalerri batzuetan, eta gure herritarren arteko gizarte sektore garrantzitsu batzuk etxebizitza duin eta egoki batez gozatzeko eskubidea gauzatu ezin dutenean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak merkatuan jarri ditu etxebizitza horiek behar duten bizikidetza-unitateei bideratzea lortzeko esku-hartze publiko ausart bati ekingo dio.

Alokabide, alokairu politikaren bidez etxebizitzaren funtzio sozialaren garapenerako Gobernuaren instrumentu gisa, kudeaketa honetan aditua da eta erakunde publikoei alternatiba ezberdinak eskaintzen dizkio, hala nola:

  • BIZIGUNE “Etxebizitza Hutsen Programa” eta ASAP “Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa” sustatzeko hitzarmen bat sinatzea. Lehendabizikoa Alokabide S.A.k kudeatzen du eta bigarrena eragile kolaboratzaileen sare baten bidez abiarazi da, horien artean Alokabide ere dagoela. Bi horien asmoa da hutsik dauden etxebizitzak mugitzea, etxebizitzaren premia duten herritarren mesederako, horretarako sortuko diren lagapen-harremanak segurtasun juridiko eta ekonomikoko erregimen publiko bat eskainita.
  • Erakunde bateko parkearen kudeaketarako hitzarmena sinatzea: Batzuetan, erakundeek euren etxebizitzen parke propioaren kudeaketa profesionala, integrala (kudeaketa ekonomikoa, mantentzekoa eta soziala) eta kanpora ateratakoaren beharra adierazi dute.

Gainera, Alokabidek izaera orokorreko kolaborazio-hitzarmen ezberdinak sinatu ditu beste erakundeekin, hala nola, foru-ogasunak, sinergiak aprobetxatzeko eta informazio lekualdatzea errazteko helburuz.

900 251 251 telefonoan edo alokabide@alokabide.eus helbide elektronikoan informazio zehatzagoa lor dezakezu.

Euskadi, auzolana