Menu
Bilatu
 

Kontaktua

Legezko abisua

Lege-ohar hau bakarrik dagokie ALOKABIDE, S.A.tik bidalitako posta elektronikoa jaso dutenei eta "lehe-oharra" dioen lotura klikatu dutenei, hain zuzen ere, posta horren azken zatian horri buruzko politikaren berri ematen baita. Beraz, ez du inolako eraginik izango, lege-ohar hau zuzenean eskuratu baduzu edo ALOKABIDE, S.A.ren posta elektronikorik jaso ez baduzu.

Mezu honek eta erantsita doazen dokumentuek informazio pribilegiatua eta/edo konfidentziala izan dezakete eta hartzaileari zuzenduta daude soilik. Bidalketa edo transmisio akatsen bat dela medio, mezu hau jaso baduzu eta hartzailea ez bazara, ezin dituzu mezu hau eta atxikita doazen dokumentuak erabili, ezta erreproduzitu, banatu, inprimatu, kopiatu edo edozein euskarriren bidez hedatu ere, ALOKABIDE, S.A.k berariazko baimenik ematen ez badu; aitzitik, ezabatu eta ezereztu egin behar dituzu. Era berean, horren berri emateko eskatzen dizugu, lopd-alokabide@alokabide.eus helbidera posta elektroniko bat bidalita

ALOKABIDE, S.A.k ez du inolako lege-erantzukizunik hartzen mezu honen edukia dela-eta. Helarazitako edozein iritzi egileari dagokio soilik, eta ez du zertan izan enpresa honen iritzia, kontrakorik adierazten ez bada behintzat.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta hori garatzen duen Araudiaren baitan dagoen Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen duenaren arabera, honakoa jakinarazi behar dizugu: mezu honetan zuri buruz ageri daitezkeen datu pertsonalak (besteak beste, identifikazio-datuak, posta helbidea eta/edo posta elektronikoa) ALOKABIDE, S.A.ren ardurapean dagoen fitxategi batean gordeta daude, eta horien helburu bakarra zurekin kontaktuan egotea eta dagokion komunikazioa edo merkataritza-harremana, negozio- edo kontratu-harremana edukitzea da.

Enpresaren fitxategiek, lokalek eta tratamendu sistemek beharrezko diren segurtasun- neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak dituzte, DBLOren 9. artikuluak eta DBLOren Araudiko VIII. Tituluak eskatzen duen bezala, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe sartzea saihesteko.

Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu dezakezu, helbide honetara idatziz zuzenduta: ALOKABIDE, S.A Gamarrako Atea, 1-A, 2. Solairua 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba), betiere zure NANaren fotokopia erantsita eta ARCO Eskaera Erref. adierazita.

"Ez inprimatu mezu hau edo erantsitako dokumentuak, benetan beharrezkoak ez badira. Geure erantzukizuna da Ingurumena errespetatzen laguntzea".

Euskadi, auzolana