Alokabideri buruz

Nortzuk gara

Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez.

Babestutako etxebizitzen erregimenean etxebizitza mugiarazi eta kudeatu egiten dugu horren beharra egiaztatzen duten pertsonentzat. Iraunkortasun irizpideetan oinarrituz jarduten dugu, EAEn inplikatuak dauden beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatuz.

Pertsonak garrantzitsuak dira Alokabiden: Esleipendunak; errentariak; jabeak; beste erakunde, enpresa eta entitateetako gainerako pertsonak; denak dira garrantzitsuak. Baita Alokabiden lan egiten dugun pertsonok ere, izan ere, kalitatezko alokairu publikoa eskaintzeko ahaleginak egiten ditugu

Zer egiten dugu (parkeak kudeatzea)

Alokabideren jarduera Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen alokairu babestuaren alde egin duen apustu irmoaren testuinguruan kokatuta dago, bereziki, gizarte etxebizitzei dagokienez.

Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza parkeen artean, honako hauek daude:

  • Alokabideren jabetzakoak diren alokatzeko gizarte etxebizitzak (3.200 baino gehiago)
  • Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoak diren gizarte etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak, horien kudeaketa Alokabideren esku dago (2.800 baino gehiago)
  • Bizigune programaren barruan dauden etxebizitza pribatuak. Programa horren bidez, jabe partikular batek bere etxebizitza librea Alokabideren esku uzten du alokatu dezan (gizarte alokairua) ezarritako berme batzuen truke (5.000 etxebizitza baino gehiago)
  • Udal eta beste erakunde batzuen jabetzakoak diren alokairuko etxebizitzak, horien kudeaketa Alokabideren esku uzten dute (140 baino gehiago)

Bestalde, Alokabide Asap programarekin lankidetzan aritzen den eragilea da. Programa horren bidez, etxebizitza libreen jabeei funtsezko berme batzuk eta alokatzeko bitartekaritza zerbitzua eskaintzen zaizkie.

Horrez gain, babes ofizialeko etxebizitzen salmenta eskaintzak kudeatzen ditugu eta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, eroslehentasun eskubidea gauzatu dezakegu.

Ikuspegia

Etxebizitza politikaren garapenean Alokabidek Eusko Jaurlaritzarentzat funtseko eragile izan nahi du eta babestutako alokairuaren kudeaketan erreferentzia izan nahi du

  • eskaintza egokituz eskariaren beharrei erantzuteko
  • modu eraginkorrean eta iraunkorrean.

Etxebizitzaren gizarte erabilera hobetzen lagunduz.

Kalitate politika

Gure bokazioa betetzeko, hau da, herritarrentzako zerbitzua, gure interes-taldeentzako arreta, gure egiteko eta ikuspegiaren garapena eta gure estrategiaren gauzatzea, Alokabidek Kudeaketa Sistema Integratu baten diseinu, ezarpen eta hobekuntzari lotutako konpromisoa gain hartu du. Sistema horrek kalitatea, laneko arriskuen prebentzioa, ingurumena, bikaintasuna, iraunkortasuna, gobernu egokia eta gardentasuna bezalako baldintzak barne hartu behar ditu, baita gure jardueraren garapenean lagungarriak izan daitezkeen beste alderdi batzuk ere.

Euskadi, auzolana