Menu

Kontaktua

Bilatu
 

18 BOE ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITUGU HONDARRIBIN (MULIATE)

Argitalpen-data: 

EUSKO JAULARITZAK, ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREN BITARTEZ, HONDARRIBIN 18 BOE ETXEBIZITZEN SINADURA ETA GILTZA -EMATEA EKINGO DU.

  

Gaur,   Hondarribiko Kandido Saseta  emparantzaren 1-2ko 18 BOE etxebizitzen kontratuak sinatu eta giltzak eman ditugu. 

Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan bertan bildu gara errentari berriekin. Lurralde ordezkariak aurkezpen orokor bat egin du bertan. Horren ostean, Alokabidek halako ekitaldiek eskatzen duten babes teknikoa, administratiboa eta soziala eman du. 

Ezaugarri teknikoei dagokienez, etxebizitza horiek bataz besteko 40-90 m2 gainazalera dituzte. Bestalde, energetikoki  A kalifikazioa dute (oso eraginkorrak). 

Jarduketa honekin, jendearen etxebizitza beharrentzat irtenbide bat eman da, eta Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean ezarritako ildo estrategiko bat betetzen da, hain zuzen ere gizarte-egoera ahuleko kolektiboaren etxebizitzarako sarbideari zuzenean lotutako ekintzak sustatzea. 

Euskadi, auzolana