Menu

Kontaktua

Bilatu
 

GAZTELAGUN.AGINDUAREN ALDAKETA.

Argitalpen-data: 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILAK ETA ALOKABIDEK GAZTEENTZAKO ALOKAIRU-LAGUNTZAK SUSTATZEN JARRAITZEN DUTE ETA ETXE GEHIAGOTARA IRISTEA ESPERO DUTE.

Iñaki Arriolak, Etxebizitzako sailburuak, Eusko Legebiltzarraren abenduaren 13ko kontrol-plenoan iragarri zuen laster erreformatu egingo zela datozen hiru urteetan zehar martxan egongo den Gaztelagun programa, ehunka gazterengana iristeko asmoarekin.

(18 eta 35 urte arteko gazteentzako alokairu-laguntzak, Alokabidek kudeatutakoak).

Dirulaguntza eskuratzeko bete beharreko betekizunak arautzen dituen agindu berria asteartean, hilaren 10ean, onetsi zen eta hilaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; horiek horrela, 2019ko abenduaren 18az geroztik dago indarrean.

Ekintza horren bidez, zeina Gaztelagun kudeatzeko lehen urte honetan egindako lanari esker lortu baitugu, programari bultzada bat eman eta etxe gehiagotara iritsi nahi izan dugu, alde batetik, biztanleen sektore hori emantzipatzea sustatzeko eta, bestetik, 2018-2020 aldirako Etxebizitza Plan Zuzendariaren bigarren ardatz estrategikoan ezarritako helburuak betetzeko.

Euskadi, auzolana