Menu

Kontaktua

Bilatu
 

2020-2025 DONOSTIAKO ALOKAIRUKO ETXEBIZITZEN PARKE PUBLIKOAREN BIRGAITZE ADIMENDUNA.

Argitalpen-data: 

BIRGAITZEEN ARLOKO BERRIKUNTZA: 12 ETXEBIZITZA AINTZINAKO ATEGORRIETAKO GALTZADAN, DONOSTIA.

Hemen ikus daiteke obrak irudikatzen dituen bideo bat.

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak zuzentzen du gizarte-alokairuko etxebizitza publikoen birgaitze adimendunaren estrategia (2020-2025), ZTBPren eta Zero planaren barruan. Donostiako bizitegi-eraikin hori birgaitze mota horren adibide bat da, eta Alokabide izango da obretako laguntzaile teknikoa.

 

Hauek dira proiektuaren helburu zehatzak: energia-efizientzia, osasuna hobetzea (irisgarritasuna, erosotasuna), alokairuko etxebizitzen parke publikoaren kudeaketa efizientea, ingurumen-baldintzak hobetuko dituena. Epe luzeko beste helburu estrategiko batzuk dira dinamizatzea, birgaitzearen sektorearentzat eredu izatea eta 2030eko eraikin publikoak “deskarbonizatzeko” helburua lortzeko urratsak egitea.

 

Obrak 2020ko maiatzean hasi ziren, eta 2021eko bigarren hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Eraikinean 12 etxebizitza daude, horietako 8 Eusko Jaurlaritzarenak, eta birgaitzea aurrera eramateko energia-kontsumo ia nuluaren irizpideetan ari dira oinarritzen. Horrez gain, eraikuntza-metodologia berritzaileak ari dira erabiltzen: 12-15 cm-ko lodierako kortxozko isolamendua duten fatxadak eta efizientzia handiko igogailu birsortzailea, besteak beste.

Euskadi, auzolana