Menu

Kontaktua

Bilatu
 

ALOKABIDE: EMAKUMEAREN KONTRAKO INDAKERIARIK EZ.

Argitalpen-data: 

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatutako 2020ko kanpainarekin bat egiten du Alokabidek.
Bideoa ikustera animatzen zaituztegu: "entzunez gero, IKUSIKO DUZU".

Honako hau, ez da ohiko kanpaina; Emakundek 55 eta 79 urte arteko hainbat emakumerekin egin duen lan-prozesu baten emaitza da. Emakume horiek guztiek hainbat urtez jasan duten indarkeriaren benetako lekukotzak eman dituzte.

Emakumeak dira kanpainaren protagonista, eta mezuaren helburua da emakume horien ikusezintasuna desagerraraztea eta gizarteari dei egitea, halako egoeren aurrean adi egon dadin.

ADI DAGOEN GIZARTE BATEK BAKARRIK ATZEMAN DEZAKE INDARKERIARIK EZKUTUENA.

Euskadi, auzolana