Menu

Kontaktua

Bilatu
 

ALOKABIDEK 20 URTE DARAMATZA KALITATEZKO ALOKAIRU PUBLIKOA ESKAINTZEN

Argitalpen-data: 

INGURUMEN LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILAK, ALOKABIDE ETA VISESAREKIN BATERA, SOZIETATE HORIEN 20. ETA 30. URTEURRENA OSPATU DU, HURRENEZ HURREN

Iñaki Arriolak, Etxebizitzako sailburuak, agerraldia egin du urtarrilaren 30ean, zeinaren bidez Alokabide eta Visesa sozietate publikoen inguruko balorazioa egin duen, horien 20. eta 30. urteurrenen ospakizuna dela eta.

Era berean, urteurren horiek ospatzeko ekitaldi instituzional bat egin da Zorrotzaurren.

Hogei urte hauetan zehar, Etxebizitza Sailarekin batera lan egin dugu eta une oro sustatu dugu kalitatezko alokairu publikoa, jasangarria izateaz gain Euskadiko etxebizitza-premiei erantzuteko gai dena. Gure helburua: premia gehien duten kolektiboek etxe bat izan dezaten bermatzea, alokairu publikoaren funtsezko eragile gisa jardunez eta Etxebizitza Plan Zuzendarian jasotako helburuak eta indarreko araudia betez. 

Euskadi, auzolana