Menu

Kontaktua

Bilatu
 

HITZARMENAK ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATUEKIN.

Argitalpen-data: 

ALOKABIDEK LAGAPEN-HITZARMEN BAT SINATU DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN, ETA BESTE BI LUZATU DITU GURUTZE GORRIAREKIN ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN.

Aste honetan, Alokabidek zenbait hitzarmen sinatu eta luzatu ditu, bere lankide diren erakunde batzuei etxebizitzak lagatzeko. Etxebizitza horiek hainbat probintziatan daude eta Alokabideren hainbat sustapenetakoak dira; horien xedea da behar humanitarioei eta harrera-beharrei erantzutea, etxebizitzaren arloko gizarte-politiken esparruan.
Hauek sinatu dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia: 4 etxebizitza aldi baterako lagatzeko hitzarmena, tutoretzapeko adingabeei eta etxerik gabeko pertsonei arreta emateko.
  • Gurutze Gorria: Alokabidek Vitoria-Gasteizen dituen 5 etxebizitza aldi baterako lagatzeko hitzarmenaren luzapena, 2015eko krisi humanitarioaren ondoriozko errefuxiatuei harrera egiteko, baita munduko hainbat lekutatik estatura iristen diren eta nazioarteko babesa eskatzen duten beste migratzaile batzuei ere.
  • Arabako Foru Aldundia: Alokabideren 2 etxebizitza aldi baterako lagatzeko hitzarmenaren luzapena, Aldundiaren tutoretzapean dauden lagundu gabeko adingabe atzerritarrak helduen bizitzarako prestatzeko

LANEAN JARRAITZEN DUGU erakunde publiko eta pribatuekin ditugun harremanak indartzeko eta, horrela, kolektibo zaurgarrienen etxebizitza-beharrei erantzun ahal izateko.

Euskadi, auzolana