Menu

Kontaktua

Bilatu
 

KUDEAKETA-MEMORIA 2019-2020

Argitalpen-data: 

ALOKABIDEK KUDEAKETA-MEMORIA AURKEZTEN DU (2019-2020).

Oraingo honetan, Alokabidek 2019-2020 aldiko kudeaketa-memoria aurkeztu du, azken bi urte hauetan bildutako datuekin, eta bat etorriz 2018-2020 aldiko Etxebizitzaren Gida Planaren bukaerarekin.

Dokumentu horren arabera, sozietate honek, zerbitzu publikoaren bokazio argia daukanak, 2019-2020 aldiko jarduera, pertsona eta proiektuei buruzko daturik esanguratsuenak bildu ditu, datu horiek guztiak jendaurrean jartzeko, gardentasunez jokatzeko helburuarekin.

Memoria hau ez da beste batzuk bezalakoa, Covid-19aren mundu-mailako pandemiaren testuinguruan egin baita, zeinak gure gizartearen alor guztietan eragina izan duen. Alokabiden, malgutasunari, bokazioari, eta, inoiz baino gehiago, egokitzapenari esker, gure zerbitzuak ematen jarraitu ahal izan dugu, baita horiek zabaldu ere, ezohiko egoera honek kaltetutako herritarren aurrean erantzuteko.

ESKERRIK ASKO GUGAN KONFIANTZA JARTZEAGATIK.
LANEAN JARRAITZEN DUGU KALITATEZKO ZERBITZUA EMAN AHAL IZATEKO.

Euskadi, auzolana