Menu

Kontaktua

Bilatu
 

World-Changing 2020 AEC Excellence Awards sarietarako izendatu dute Alokabide

Argitalpen-data: 

Berriki, Alokabide izendatu dute World-Changing 2020 AEC Excellence Awards izeneko nazioarteko sari ospetsuetarako, sektore publikoko eraikuntzaren arrakasta adibide gisa, zehazki, etxebizitza publikoak kudeatzeko BIM metodologia erabiltzeagatik. Esteka honen bidez ikus dezakezue informazio-bideoa: https://excellenceawards.autodesk.com/finalists/2020/

BIM (Building Information Modeling) metodologia Alokairu Publikoaren Efizientzia Handiko Zero@Planaren jarduketa-sortan sartuta dago. Metodologia horrek sektore publikoan sakontzeko aukera ematen du, Euskal Autonomia Erkidegoko alokairuko etxebizitza sozialen parkea digitalizatzeko proiektuaren bidez, zeinak eraikinak beren bizi-ziklo osoan kudeatzeko eta osorik mantentzeko balio duen.

Metodologia hori aplikatzeak aukera emango du, beste abantaila askoren artean, egungo sistema-mapan txertatzeko Alokabidek kudeatuko dituen Etxebizitza Sailburuordetzaren eta Visesaren eraikin berrien proiektuetan beharrezkoak diren informazio-betekizunak.

ALOKABIDEren baitako integrazio-prozesuari eta BIM metodologiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sarean kontsulta dezakezue artikulua:   https://bimchannel.net/es/del-bim-en-alquiler-al-bim-social/

 

worldchanging_awards
Euskadi, auzolana