Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Zero planaren lehen lanak hasi dira

Argitalpen-data: 

ZERO PLANA: TEORIATIK PRAKTIKARA.

Ategorrietako Iturritxo eraikina, lau solairu eta dozena bat etxebizitza dituena, lanetan murgilduta. (Iturria: D. Noticias de Gipuzkoa).

Zero Planak (alokairurako etxebizitzen parke publikoaren irisgarritasuna eta energia eraberritzea) gure bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetuko digu, ingurumenarekiko adeitsua eta, gainera, Euskadiko jarduera ekonomikoaren motor gisa funtzionatuko duena. 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Alokabiderekin batera, alokairu publikoaren funtsezko eragilea den aldetik, gizarte-erantzukizunaren eta trantsizio energetikoaren arloko erreferentziazko zerbitzu bat gidatu du plan honen bidez. Emaitzak laster egongo dira herritarren eskura gure web-orrian.

Plan hori jorratzeko lehenengo pausoak Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banatutako hiru promozioren bidez gauzatzen ari dira:
Iturritxo (Donostia), Bañuetaibar (Amurrio) eta Ortuella.

Azkenik, Alokabidek eskerrak eman nahi dizkie eragile publiko eta pribatu guztiei, proiektu honi ekarpen handiak egin dizkiotelako: Eusko Jaurlaritzaren kalitatearen kontrolerako laborategia, EHU Enedi-Caviar, Eve, Acede, Efiner, Tecnalia, Eraikune, LKS krean, Idom eta beste asko. Horiei esker izan da posible proiektu hau aurrera eramatea.

Euskadi, auzolana