Menu

Kontaktua

Bilatu
 

ALOKABIDE EMAKUNDEREN KANPAINAREKIN BAT ETORTZEN DA, MARTXOAREN 8an

Argitalpen-data: 

MARTXOAREN 8KO KANPAINAK ZAINTZAK IKUSARAZTEKO, BALORATZEKO ETA GIZARTE OSOAREN ARTEAN BANATZEKO DEIA EGITEN DU

 

Emakundek aurten aurkeztu duen martxoaren 8ko kanpainak, Emakumeen nazioartekoegunarako: "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna" lelopean. Zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du. Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko hiru alderdi azpimarratzen ditu:  alde batetik, agerian uzten du zaintza-lanen ikusezintasuna. Bestalde, azpimarratzen du zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak. Eta, azkenik, erantzunkidetasuna azpimarratzen du: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.

Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat da, eta, era berean, zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua da, hala nola, Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean bertan, besteak beste.
Hala, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 5.4. puntuan, botere publikoei eskatzen zaie "ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzeko eta baloratzeko".

Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean esaten da: "Zainketa-lanen hornidura Estatuaren, merkatuaren, familien eta gizarte zibilaren artean birbanatuko duen gizarte-antolaketa berri bat behar da. Horrek esan nahi du zaintza-lanak ez dituztela modu naturalean beren gain hartu behar emakumeek".

 

ALOKABIDE EMAKUNDEREN KANPAINAREKIN BAT ETORTZEN DA.

Euskadi, auzolana