Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

ALOKABIDE ETXEBIZITZA-PARKE PUBLIKOA DESKARBONIZATZEKO BIDEAN

Argitalpen-data: 

ALOKAIRUKO PARKE PUBLIKOAK 2020an EKOITZITAKO ENERGIA BERRIZTAGARRIA

 

Alokabidek, ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin konpromisoa duen enpresa publiko gisa, energia berriztagarriko instalazioak optimizatzeko, zaintzeko eta mantentzeko ekintzak egiten ditu.

Ildo horretan, etxebizitza publikoek dituzten energia berriztagarrien instalazioek sortutako energia elektrikoari buruzko txostena egiten da urtero. Aurten, eta datu garrantzitsu gisa, 501 familia baino gehiagoren urteko batez besteko energia-eskaera bete zela ikusi dugu (Espainian batez besteko etxe baten batez besteko kontsumoan oinarrituta 2,71 pertsonako, eta elektrizitaterako urtean 3.250 kWh-ko kontsumoarekin baliokidea da).

Halaber, sortutako energiak atmosferara 944 Tm CO2, 3.308 kg SO2 eta 1.366 kg NOx isurtzeari uztea ekarri zuen. CO2 da berotegi-efektuaren hazkundearen eragile nagusia, eta SO2 euri azidoarena.

Era berean, fotosintesiaren arazketa-efektua 3.474 zuhaitzena bezalakoa izan zen.

Oraindik bide luzea dago etxebizitza-parke publikoa erabat deskarbonizatu arte, baina Alokabidek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eskutik, urrats txikiak eman ditu hori lortzeko.

ETXEBIZITZAREN FUNTZIO SOZIALA ALOKAIRU PUBLIKOAREN BIDEZ BERMATZEKO LANEAN JARRAITZEN DUGU.

Euskadi, auzolana