Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

  1. ALOKABIDEK 11 BOE GEHITU DITU VITORIA-GASTEIZEKO ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA PUBLIKOA...

Hasiera

ALOKABIDEK 11 BOE GEHITU DITU VITORIA-GASTEIZEKO ALOKAIRUKO ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN PARKERA

Argitalpen-data: 

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILAK ALOKAIRUKO ETXEBIZITZEN PARKE PUBLIKOA HANDIAGOTZEN JARRAITZEN DU

Web-iturria: Google Maps
 

Joan den abenduaren 16an, Alokabidek Vitoria Gasteizen, hain zuzen ere Gaztelako Atea 35 helbidean, erositako babes ofizialeko 11 etxebizitzaren eskritura egin zuen.

Sustapen honek bost solairu ditu, etxabea gehi lau solairu. Etxebizitza gehienek bi eta hiru logela, garajea eta trastelekua dituzte. Azalera gutxi gorabehera 70 eta 100m2 bitartekoa da. Suspapenak egokitutako etxebizitza bat ere, badauka.

Halatan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Alokabide sozietate publikoaren bitartez, lanean jarraitzen du Euskadin alokairuko eskaintza publikoa handitzeko eta behar duten pertsonei etxe bat eskaintzeko apustu irmoan.

Euskadi, auzolana