Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

ALOKABIDEK GAZTEENTZAKO 34 ZUZKIDURA-BIZITOKI EMAN DITU IRUNEN

Argitalpen-data: 

ESLEIPENDUNAK BERE ETXE BERRIETAN SARTU AHAL IZAN DIRA

ALOKABIDEK GAZTEENTZAKO 34 ZUZKIDURA-BIZITOKI EMAN DITU IRUNEN

Jarduketaren infografía- Irungo Udala

Duela egun batzuk Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Irungo Udalarekin batera, herriko 34 zuzkidura-bizitoki berriak bisitatuzituen, bi erakundeen arteko lankidetzari esker eraikiak.

Atzo, uztailak 7, Alokabide sozietate publikoak bere lehenengo bizikidetza-unitateak hartu zituen, guztiak, 36 urtetik beherako gazteak. Lagapenak aldi baterakoak izango dira (5 urte gehienez), eta ordaindu beharreko kanona ez da diru-sarreren % 30 baino handiagoa izango.

34 zuzkidura-bizitokitik 32k logela bat dute, 2 mugikortasun urriko pertsonentzako beheko solairuan eta beste 2ak, bi logela dituzte. Horietako bakoitzak, autokudeaketa-sistema energetiko moderno bat du eta horri esker esleipendunak energia-gastua kontrolatu eta ur beroaren eta berokuntzaren ordainketak ere egin ahal izango dituzte, gailu baten bidez.

Ekintza honen bidez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak lanean jarraitzen du Euskadin alokairuko eskaintza publikoa handitzeko, gazteen kolektiboari etxe bat eskaintzen.

Euskadi, auzolana