Menu

Kontaktua

Bilatu
 

ARRIOLA SAILBURUAK ENERGIA-EFIZIENTZIA LORTZEKO E-LAGUN PROIEKTUA AURKEZTUKO DU

Argitalpen-data: 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA 2.000 ETXEBIZITZA SOZIALEN PORTAERA ENERGETIKOA AZTERTZEN ARI DA, ETXEBIZITZA-PARKE PUBLIKOAN ENERGIA AURREZTEA BULTZATZEKO

 

E-lagun proiektuan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzaren arloko erakunde sozial nagusiek: Alokabide, Donostiako Etxegintza, Sestao Berri eta Bilboko Udal Etxebizitzak, AVS Euskadi elkartean bilduta.


Modu honetan, energia-laguntzako zerbitzu aitzindari bat sortu da, guztiz doakoa, maizterrei faktura elektrikoaren alderdi guztiak berrikusten laguntzeko. Zerbitzu hori alokairuko etxebizitzen parke publikoaren erabiltzaileen eskura jarriko da, energiak familiengan duen eragin ekonomikoa eta ingurumenekoa zaintzeko, kostua ahalik eta gehien murriztuz eta erabiltzailearen ahalduntzea bultzatuz.

Ekimenaren helburua da, batetik, alokairu sozialeko etxebizitza baten erabiltzailearentzat ahalik eta erosotasun handiena lortzea, energia-kostu txikienarekin, eta, bestetik, sozietate jabeek energia-kontratuak efizientzia eta kontrol handiagoarekin kudeatu ahal izatea.

Informazio gehiago: Irekian.

LANEAN DIHARDUGU PERTSONA GEHIAGOTARA IRISTEKO, ZERBITZU ERAGINKORRA ETA KALITATEZKOA ESKAINIZ.

Euskadi, auzolana