Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

HERNANIKO UDALAK ETA ALOKABIDEK ETXEBIZITZEN ALOKAIRUARI DAGOKION LANKIDETZA HITZARMENA BERRETSI DUTE

Argitalpen-data: 

HERNANIKO UDALAK ALOKABIDEK KUDEATUKO DITUEN 2 ZUZKIDURA BIZITOKI GEHITU DITU

Web-iturria: C. Olabarri
 

Duela gutxi, Hernaniko Udalak Alokabiderekin duen konpromisoa berritu du, eta lankidetza-hitzarmenaren eranskin bat sinatu dute. Horren bidez, errentamenduko beste bi zuzkidura-bizitoki gehitu zaizkie orain arte udalerrian sozietate publikoak kudeatzen zituen 31 etxebizitzei.

Erakunde bien, tokikoa eta publikoa, arteko lankidetza 2011n hasi zen, eta 10 urte hauetan zehar Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitzen kopurua areagotzen joan da. Hala, tokiko erakundeak udalerriko eskatzaileei etxebizitza-baliabide bat eskaintzen die.

Ekintza honekin, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Alokabiderekin batera, lanean jarraitzen du Euskadin alokairuaren eskaintza publikoa areagotzeko egin duen apustu irmoaren alde; kasu honetan, erakundeen arteko lankidetzaren bitartez.

Euskadi, auzolana