Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

64 ETXEBIZITZA EMATEN DIRA ARRASATEKO UDALERRIAN

Argitalpen-data: 

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILAK, ALOKABIDEREN BITARTEZ, ALOKAIRUKO 64 ETXEBIZITZA EMAN DITU

64 etxebizitza Arrasaten, irudia

Atsegin handiz jakinarazten dizugu atzo, irailak 28, sinatu zirela alokairu-kontratuak eta 64 etxebizitza berriren giltzak eman zirela.

Etxebizitzen sustapen honek honako hauek ditu:

    - 2 logelako 24 etxebizitza, horietako 3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta, eta
     - 3 logelako 46 etxebizitza.

Etxebizitza guztiek sukaldea eta garajea dute.

Eraikinaren kalifikazio energetikoa, bai energia primarioaren kontsumoari dagokionez, bai CO² isuriei dagokienez, "A" mailakoa da.

Horrela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, bere etxebizitza-politiken bitartez eta Alokabide sozietate publikoaren eskutik, Euskadin alokairu-eskaintza publikoa handitzeko eta sendotzeko apustu irmoa egiten jarraitzen du.