Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Argitalpen-data: 

"PORNOA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ESKOLA BAT DA", aurtengo kanpainaren leloa izango da.

"PORNOA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ESKOLA BAT DA",  irudia

Alokabidek Azaroaren 25eko kanpaina berresten du: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Euskadin egiten den kanpaina bakarra.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek; eta EUDELek kanpaina bateratua sinatu dute. Erakunde guztien artean koordinatutako kanpaina bateratu horren bidez, gizartea ohartarazi nahi da gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uzteko arriskuaz.
Kanpainaren leloa honako hau da: "Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da", eta zenbait datu nabarmentzen ditu, hala nola:

  • Eszena pornografikoen % 88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa du.
  • Pornoarekin lehen kontaktua izateko batez besteko adina 12 urtekoa da.
  • Nerabeen % 33,4k uste du pornografia eragin handia duela bere sexu-harremanetan.

Kanpaina hedabideetan egingo da azaroaren 10etik 25era.