Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Alokabidek bere lehenengo sustapen % 100 elektriko deskarbonizatua entregatu du

Argitalpen-data: 

152 zuzkidura-bizitoki dira, Vitoria-Gasteizko Salburua auzoan.

Sustapen % 100 elektriko

Ekainaren 19 eta 20an mugarri garrantzitsua bizi izan zen Alokabiden; izan ere, % 100 elektrikoa den, eta, hortaz, deskarbonizatuta dagoen lehenengo sustapena entregatu zen.

Sustapena Eusko Jaurlaritzak alokairu babestuko etxebizitza efiziente, jasangarri eta digitalagoen eredu berri baten alde egindako apustuaren esparruan sartzen da. Funtsean haien ezaugarri nagusia da termikoki oso ondo isolatuta daudela eta,ondorioz, berotzeko energia oso gutxi behar dutela. Alokairuko babes ofizialeko152 etxebizitzako eraikina da,  Vitoria-Gasteizko Salburua auzoan, zehazki, helbide hauetan:

Jorge F. Ibarra kalea 1, La Ilíada 20, 22 eta 24; eta Gabriel Martínez de Aragón 12.

Hala, eta gure Alokabizi ekimenak ezarritako efizientzia- eta jasangarritasun-irizpideak betez, etxebizitza horiekegoiliarrentzako erosotasun termiko handia bermatuko dute, kostu txiki batekineta modu jasangarri batean instalazio fotovoltaikoari esker.

Entrega horietan errentamendu-kontratuak sinatu eta etxebizitza berriaren giltzak eman zitzaizkien 132 familiari (gainerakoak hurrengo asteetan zehar entregatuko dira). Etxebizitzen sustapenak honako hauek ditu:

  • 2 logelako 120 etxebizitza, horietako 7 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak.
  • 3 logelako 32 etxebizitza.

Guztiek sukalde ekipatua eta aparkatzeko plaza dute. Eraikinaren energia-kalifikazioa, energia primarioaren kontsumoan nahiz CO2 emisioan, “A” mailakoa da.

Etxebizitzaren parke publikoa handitzeko lanean jarraitzen dugu.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, etxebizitzarako politiken bidez eta Alokabide sozietate publikoaren laguntzarekin, Euskadin alokairuko eskaintza publikoa areagotu eta finkatzearen alde egiten jarraitzen du modu sendoan.