Joan edukira

Alokabidek Ortuellako ?La Estación 86? eraikinean egindako birgaitze-lanak saria jaso du 2024ko Advanced Rehabitech Awards sarietan

Argitalpen-data: 

Sari horien xedea da birgaitze-lanetan eraldaketaren eta berrikuntzaren alde egindako lana, lidergoa eta ahalegina aintzatestea.

Ortuella Saria

Advanced Rehabitech Awards sariak 2024ko urriaren 22an eta 24an egin ziren Sevillan, eta birgaitze- eta zaharberritze-lanetan  berrikuntzaren buru diren enpresak eta profesionalak aintzatesten dituzte, energetikoki osasungarriagoak eta efizienteagoak diren etxebizitzak diseinatzen dituztenak. Horrexegatik, hain zuzen ere, saritzen ditu sektorea eraldatzen duten soluzio teknologikoen, material alternatiboen eta jardunbide jasangarrien alde egiten duten enpresak eta profesionalak.

Ortuellako “La Estación 86” eraikina, nagusiki,  Eusko Jaurlaritzaren alokairu sozialeko etxebizitza publikoek, Alokabidek kudeatutakoek, osatzen dute, eta eraikin horretan 8 etxebizitza birgaitzeko proiektuak sari hori jaso du, “Birgaitze Energetikoa” kategoriaren finalista izan ondoren.

Etxebizitza publikoaren birgaitze hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren 2020-2050 Plan Zero Planaren parte da, zeinak helburu duen Euskadiko etxebizitzaren parke publikoko eraikinen deskarbonizazioa eta trantsizio hirukoitza (soziala, jasangarria eta digitala) sustatzea. Jarduketa energia-efizientziaren arloko berrikuntza-adibide bat izan da, auzokoen bizi-kalitate hobetu eta eraikinaren CO2 emisioak nabarmen murrizten baititu.

Eusko Jaurlaritzak eta Alokabidek Ortuellan sustatutako esku-hartzea erabatekoa izan da. Esku-hartze horri esker, eraikinak “E” energia-kalifikazioa izan beharrean, “A” etiketa du orain, hau da, urteko CO2 emisioak 23.018 kg-tik 1.180 kg-ra murriztu dira.

Saria emateko orduan, aireztapen-sistema mekanikoak ere balioetsi dira; izan ere, etxebizitzen barruan, osasun- eta erosotasun-baldintzak hobetu egiten dira, maizterrek etxebizitzetan instalatutako pantailen bidez airea berritzea kontrolatu eta monitorizatu dezakete, eta etxebizitzetako baldintza akustikoak hobetzeko aukera ematen dute, kanpoko zarata nabarmen murriztuta.

Aintzatespen horrek berretsi egiten digu alokabizi esparru estrategikoa egokia dela, pertsonen ongizatea duela helburu eta etxebizitzak deskarbonizatzen laguntzen duela.

Alokabideri buruzko informazio gehiago