Hainbat hilabetez lanean egon ondoren, gaur Alokabideren webgunearen bertsio berria kaleratu dugu. Aldaketen helburua da webgunea sinple, erakargarri eta erabilgarriagoa izan dadin, herritarrei informazio argi eta gardena emateko duen eginkizuna bete dezan.
Hori dela eta, aldaketak egin ditugu hainbat esparrutan: diseinua, itxura berri eta erakargarriagoa eskainiz; edukiak, informazioa eta hori aurkezteko modua eguneratuz; eta nabigazioa, orriak kargatzeko abiadura, kokapena etab. hobetzeko doikuntza teknikoak. Hori guztia, Alokabiden eskaintzen ditugun zerbitzuen berri izateko kanal hau aukeratzen duten pertsona, enpresa eta instituzioen esperientzia hobetzeko xedez.
Egin dugun eta gaur aurkezten dizuegun eguneraketa puntual honetaz gain, hurrengo hilabeteetan zehar ezarriko ditugun eduki eta ekintza berriak egiten jarraituko dugu.
LANEAN JARRAITUKO DUGU ZERBITZU HURBILA ETA KALITATEZKOA ESKAINTZEKO.