Joan den urriaren 25ean, Alokabidek hizlari gisa parte hartu zuen BERRILANek Donostiako REALE ARENAn antolatutako BASQUE TECH SUMMIT 2024 biltzarrean. Bertan, AECO sektorean (Arkitektura, Ingeniaritza, Eraikuntza eta Jabeak) eraldaketa digitalean, teknologian eta BIMn izandako joerak eta aurrerapenak aztertu ziren, sektore anitzeko aktiboen kudeaketari aplikatuta, bai eraikinak, bai azpiegiturak barne hartuta.
BIKIA: biki digitala
ALOKABIDEren hitzaldia, «BIKIA: Euskadiko alokairuko etxebizitza publiko eta sozialaren biki digitala» izenburupean, eraikin eta instalazioen biki digitaleko ereduari buruzkoa izan zen. Eredu horrek aukera ematen du arrisku-egoerak denbora errealean simulatzeko, aurreikusteko eta zuzentzeko, gertatu aurretik.
Alokabizi digitala ekimenaren bidez, etxebizitzari aplikatutako teknologian Alokabideren kezka berberak dituzten beste erakunde eta enpresa publiko batzuekin esperientziak eta ezagutza trukatzeko aukera bikaina izan da, hala nola AMB (Bartzelonako Metropoli Eremua) edo Madrilgo Udala.