Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Alokabizi, erreferentea eraginkortasun energetikoaren eta eraikinen berrikuntzaren arloan

Argitalpen-data: 

Alokabidek SUREFIT proiektu europarraren barruko hitzaldi batean hartu du parte, eta Alokabizi ekimena aurkeztu du bertan

Ekitaldia Santa María la Real Fundazioak antolatu zuen eta Valladolideko Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoa

p class="r01AlignJustify">Maiatzaren 22an, Alokabidek gonbidatu eta hizlari gisa hartu zuen parte berrikuntzari eta birgaitze jasangarriari buruzko mintegi batean. Ekitaldia Santa María la Real Fundazioak antolatu zuen eta Valladolideko Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan egin zen, SUREFIT proiektu europarreko ekintzen artean eta Horizon 2020 programaren barruan. Proiektu horren xede nagusia da eraginkortasun energetikoa hobetzea eta etxebizitza-erabilera duten eraikinak berritzeko erraztasunak ematea.

Alokabizi proiektuaren agerikotasuna nazioartean

Jardunaldi horrek aukera eman zigun Alokabizi , eta eraginkortasun energetikoarekin eta etxeko eraikinen berrikuntzarekin duten inplikazioa, proiektuaren berri emateko nazioarteko zenbait eragileri; izan ere, bost herrialdetako proiektu pilotuak izan ziren bertan: Espainia, Finlandia, Grezia, Portugal eta Erresuma Batua. Topaketan ikertzaile, instalatzaile, teknikari eta arkitektura-eskolako irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen. Horrek, gainera, harremanak egiteko eta etorkizuneko proiektuetarako ezagutza- eta garapen-sareak zabaltzeko aukera eman zigun.

Europar Batasuneko eraginkortasun energetikoaren eta eraikinen berrikuntzaren etorkizuna.

Beharrezkoa da honelako proiektuak martxan jartzea, eta horren erakusgarri dira bazkideek bildutako datuak; izan ere, datuon arabera, etxebizitza‑erabilerarako eraikinek hartzen dute Europar Batasuneko kontsumo energetiko osoaren % 40, eta CO2 emisioen % 36ren erantzule dira. Gainera, etxebizitza horien % 35ek 50 urtetik gora dituzte, eta ia % 75 ez dira eraginkorrak energiari dagokionez. Eta hori gutxi ez balitz, eraikin horien % 1 baino ez dira berritzen urtero, prozesu garesti eta luzeak direlako, bizilagunei eragozpenak sortzen dizkietenak.

Hitzaldiari amaiera emateko, eztabaida interesgarri bat sortu zen eta horrek bide eman zigun berrikuntzari, birgaitze energetikorako teknologiei, Europako politikei eta merkatu-estrategiei buruz hausnartzeko.