Joan edukira

Alokabiziren aurkezpena: Etxebizitza sozialaren eredu berria sustatzen

Argitalpen-data: 

Etxebizitza Sailburuordetzak eta Alokabidek "alokabizi" ekimen estrategikoa aurkezteko jardunaldia antolatu zuten

Alokabiziren aurkezpena

Joan den otsailaren 15ean, “alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa” jardunaldia egin zen Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian. Jardunaldia n, Alokabide sozietate publikoak kudeatzen duen parkerako aurreikusten den alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berria aurkeztu zen, zeina alokabizi proiektuaren barruan sortzen ari den.

Jardunaldiaren helburu nagusia izan zen alokabizi proiektuaren esparruan sortu den alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berria ezagutzera ematea. Proiektua aribidean dagoen eta ikerketak garatzen ari diren arren, ekitaldi hori aukera paregabea izan zen orain arteko lortutako aurrerapenen berri eman eta etorkizun hurbileko ikuspegiaren zirriborroa egiteko.

100 bat pertsonak hartu zuten parte jardunaldian, zehazki honako hauek: Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia; autonomia-erkidegoetako Etxebizitza sailetako zuzendari nagusiak; Estatu osoko Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen ordezkariak; eta hirugarren sektoreko elkarteak eta enpresak.

Horrez gain, aurkezpenaren amaieran, autonomia-erkidegoetako Etxebizitza sailetako zuzendari nagusien bilera egin zen, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatuta. Bilera horretan, Next Generation EU funtsen hedapenari buruz eta horiek etxebizitzan duten inpaktuari buruz aritu ziren.

Alokabideri buruzko informazio gehiago