Joan edukira

Arrasateko, Orioko eta Vitoria-Gasteizko udalerrietako zuzkidura-bizitokien giltzak eman dituzte

Argitalpen-data: 

Gipuzkoako eta Arabako etxebizitza ordezkaritzek Alokabiderekin batera 39 boe-ren eta 89 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman dituzte

Hilabete honetan zehar honako etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki hauen giltzak eman dira:

Arrasate

ARRASATE: apirilaren 8an, astelehenean, 39 alokairu publikoko etxebizitza eman ziren

Giltzak Ordezkaritzak eman zituen, eta Gipuzkoako Etxebizitza Lurraldeko ordezkaria bertaratu zen, eskuragarri dauden 51 etxebizitzetatik 39ren giltzak emateko. Gainerako kontratuak banan-banan sinatuko dira.

Sustapenaren ezaugarriei dagokionez, azpimarratu behar da 33k 2 logela dituztela (3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude) eta 18k 3 logela dituztela. Etxebizitza guztiek garaje-plaza bat dute esleituta.

Orio

ORIO: apirilaren 9an, asteartean, 5 zuzkidura-bizitoki eman ziren

Sei etxebizitza horiek BOE eraikuntzako beheko solairuan daude eta horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago. Ezaugarriei dagokionez, logela bat, sukalde eta egongela integratuak eta bainugela bat dituzte.

Giltzak Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzaren instalazioetan eman ziren.

Entrega horretan 5 etxebizitzen giltzak eman ziren.

Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz: hilaren 9an, asteartean, eta hilaren 10ean, asteazkenean, 84 zuzkidura-bizitoki eman ziren Alokabideko lurralde-bulegoan

Eskuragarri dauden 92 etxebizitzetako 84ren giltzak eman ziren. Gainerako kontratuak banan-banan sinatuko dira.

Eraikinaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: 4 solairu eta erdisotoko garaje bat ditu. Denera 92 etxebizitza dituen sustapen bat da:

  • 2 etxebizitza mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude eta 2 gela dituzte
  • 78k gela bat dute
  • 12k bi gela dituzte

Sustapenak lurpeko 53 garaje-plaza ditu eta beheko solairuan erabilera komunitarioko bizikleta-aparkaleku bat du.

Honela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, etxebizitza‑politikaren bidez eta Alokabide sozietate publikoaren eskutik, lanean jarraitzen du Euskadin alokairuko eskaintza publikoa handitzeko eta finkatzeko apustu irmoan.

Alokabideri buruzko informazio gehiago