Otsailaren 28an (asteazkena) Basauriko (Bizkaia) zuzkidura-bizitoki batzuen giltzak eman genituen Bizkaiko arretarako bulegoan.
6 solairuko eraikin bateko etxebizitzen sustapenari dagokio; hauek osatzen dute:
- 36 bizileku; horietatik 32k 1 logela dute, eta 4k 2 logela.
- 7 garaje-plaza, lotu gabeak.
Entrega gure Bizkaiko lurralde-bulegoan egin zen, eta bertan izan ziren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako langileak.
Horiek horrela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, bere etxebizitza-politiken bidez eta Alokabide sozietate publikoaren eskutik, Euskadin alokairuko eskaintza publikoa areagotu eta finkatzeko apustu irmoaren alde lanean jarraitzen du.