Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Etxebizitza hutsa mobilizatzea sustatzeko onespen-hitzarmen eta lankidetza-hitzarmen berriak

Argitalpen-data: 

Alokabidek hitzarmen eta akordioak sinatu ditu Idiazabalgo, Markina-Xemeingo, Elgoibarko eta Lezako udalekin

Duela gutxi 3 lankidetza-hitzarmen eta 1 onespen-hitzarmen sinatu dira Alokabideren eta Euskadiko honako udal hauen artean:

    - Martxoaren 5ean, lankidetza-hitzarmena Idiazabalgo Udalarekin.

    - Martxoaren 12an, lankidetza-hitzarmena Markina-Xemeingo Udalarekin.

    - Martxoaren 20an, lankidetza-hitzarmena Elgoibarko Udalarekin .

    - Martxoaren 22an, onespen-hitzarmena Lezako Udalarekin.

Hitzarmen horien helburua da etxebizitza hutsetarako BIZIGUNE eta ASAP programen kudeaketa sustatu eta hobetzea udalerri horietan, eta, orokorrean, Euskadin alokairu publikoko etxebizitzen eskaintza areagotzea.