Alokabidek 2023ko kudeaketa-memoria aurkezten dizue. Bertan etxebizitza-beharra duten kolektiboen eskubidea bermatzeko zerbitzuen-eskaintza jaso dugu, alokairu jasangarriko politiken bidez (alokairua eta zuzkidurak).
Dokumentuaren bidez, sozietate publikoak gardentasun-ariketa gauzatzen du, aldi horretako jarduera, pertsona eta proiekturik garrantzitsuenen datuak jasotzen baitira herritarren esku uzteko.
Memorian egungo egoera sozio-ekonomiko konplexua islatzen da, eta agerian jartzen du Alokabidek etengabeko aldaketetara egokitzeko duen gaitasuna; izan ere, EAEn Etxebizitzako politika publikoak garatzeko eta gauzatzeko funtsezko agentea da, eta Etxebizitzaren Gida Plana betetzen laguntzen du.
Bertsio luzeaz gain, web-orrirako bertsio laburragoa prestatu dugu, errazago eta modu ikusgarriagoan irakurri ahal izateko.
ESKERRIK ASKO ALOKABIDEN SINESTEAGATIK.