Uztailaren 23an 26 etxebizitzaren giltzak eman ziren Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Etxebizitza Ordezkaritzan.
Azpeitian (Gipuzkoa) kokatutako 48 etxebizitza dira, udalerriko Mirabeen komentu ezaguna birgaitu eta egokitu ondoren lortu direnak.
17 etxebizitzek 2 logela dituzte eta gainerako 31k, berriz, logela bakarra dute. Halaber, 2 etxebizitza mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta daude. Eraikinak biomasa-berokuntza zentralizatuko eta autokudeaketa energetikoko sistemak ditu, kontsumoa, eta horrekin batera, gastua ahalik eta gehien optimizatzeko.
Adjudikazioa 36 urte baino gutxiagoko gazteei egin zaie eta etxebizitza horietan gehienez 5 urtez bizi ahalko dira.
Hurrengo asteetan gainerako etxebizitzen kontratuak sinatzen eta giltzak ematen lagunduko du Alokabidek, ondoren eraikina mantentzeko eta errentamenduaren kudeatzeko.
Ekintza horren eta erakunde arteko lankidetza-politiken bidez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak lanean jarraitzen du Euskadiko alokairu publikoaren eskaintza handitzeko eta finkatzeko. Informazio gehiago: Albiste Irekia