Ohikoa den bezala, Alokabidek urteroko kudeaketa-memoria aurkeztu du. Txosten horretan jasotzen da 2024. urtean garatutako zerbitzuen eskaintza, alokairu-politiken bidez etxebizitzaren funtzio soziala bermatzen dutenak; hala, Etxebizitzaren Gida Plana betetzen laguntzen du.
Joan den urtean, zenbait ardatzetatik sustatutako proiektuak gauzatu dira, eta proiektu horietako ekintzak bideratzeko ahalegin handia egin behar izan dute Alokabide osatzen duten guzti-guztiek.
Hori guztia xede nagusia aintzat hartuta egin da; bezeroei eta, oro har, herritarrei zerbitzurik onena ematea, betiere gardentasunaren bidez.
Lanean jarraituko dugu gizarteak dituen erronka berriei aurre egiteko, eta gure konpromisoa berritzen dugu beste urte batez zorroztasun, dedikazio eta ilusio berberarekin aurrera egiteko.
Bertsio xehatuaz gain, web bertsio bat egin dugu, laburragoa, arinago eta bisualkiago irakurri ahal izateko.
Mila esker Alokabiden konfiantza izateagatik


