Palota kalean dauden BOEen sustapen honetako kontratuak Alokabidek Gipuzkoan duen lurralde-bulegoan sinatuko dira.
Ezaugarri teknikoei dagokienez, gaur entregatuko den eraikinak 2 logelako 38 etxebizitza, hiru logelako 6 etxebizitza eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 2 etxebizitza ditu. Etxebizitza guztiek dute garaje-plaza, eta berokuntza eta ur beroaren sistema guztiz elektrikoa da. Gainera, sustapenak eguzki-plakak ditu, eta horien bidez sortzen da energia berriztagarriaren zati bat.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Alokabideko arlo guztietako pertsonei, entrega hau gauzatu ahal izateko gogor egin baitute lan, familia horien ametsak gauzatzen laguntzeko.


