Martxoaren 8aren harira (Emakumeen Nazioarteko Eguna) Emakundek, hiru foru-aldundiek eta EUDELek sustatzen duten erakunde arteko kanpainaren leloaren xedea da feminismoak historian zehar gizarteari egin dizkion ekarpenak aldarrikatzea. Lelo hori “ni feminista naiz” esaldiak osatzen du, eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak aitortzen ditu, baita feminismoak pertsonen ongizatea eta bizitza eraldatu ahal izateko ematen dituen balioak ere. Gainera, aurten berdintasun-politikak garatu ahal izateko erabakigarriak izan diren bi mugarri ospatuko dira:
- Beijingeko Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena.
- Euskadin emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako lehenengo legearen onetsi zeneko 20. urteurrena.
Informazio gehiago eskuratzeko: M8ko kanpaina