Aurten, Emakundek hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako kanpainak erantzukizun soziala, komunitarioa eta instituzionala aldarrikatzen du.
Bi emakumetik batek indarkeria jasaten du Euskadin, eta, hori dela eta, kanpainak gogorarazten digu emakumeen aurkako indarkeria ez dela solik hura jasaten duten emakumeen arazoa, gizarte osoarena baizik; halaber, indarkeria matxista normalizatu dadin saihestea du helburu.
Emakundek adierazten duen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko 4.500 emakumeri egindako "Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2024 inkesta"-ko datuen arabera, Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 48,2k noizbait pairatu du indarkeria-motaren bat bikotearen barruan edo kanpoan. 2 emakumetik batek. Salaketak kasuen % 15era iristen ez diren arren, emakumeen % 80k dio indarkeria horren berri ematen diela lagunei, senideei, ingurune hurbilari. Horregatik da hain garrantzitsua gizarte aktibo eta kontzientziatu bat izatea.
Alokabidek, aurreko urteetan bezala, Emakundek sustaturiko kanpainarekin bat egin du aurten ere.
Informazio gehiago Emakunden


