Joan edukira
Menu
Euskadi.eusen logotipoa

Alokabidek 17.000 etxebizitzatik gora kudeatzen ditu

Argitalpen-data: 

Eta 1.000 zuzkidura-bizitoki ingurura iristen ari da

Alokabidek 17.000 etxebizitzatik gora kudeatzen ditu.

Alokabide aurtengo udan 17.000 etxebizitza baino gehiago kudeatzera iritsi da, eta Euskadiko alokairu publikoaren arloan erreferente izaten jarraitzen du. Halaber, beste mugarri batera iristen ari da: 1.000 zuzkidura-bizitoki izatera, hain zuzen ere. Formula berritzaile horrek behar espezifikoak dituzten kolektiboentzako bizileku-erantzuna indartzen du.

Hazkunde horrek agerian uzten du Alokabidek duen gaitasuna gizarteko aldaketetara egokitzeko eta hurbileko, arrazoizko eta kalitatezko alokairu-zerbitzua eskaintzeko, Etxebizitzaren Legearen printzipioekin bat.

25 urtez, Alokabide Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin batera lankidetzan aritu da kudeaketa-eredu integrala, jasangarria eta inklusiboa sustatzeko. Kudeatzen dituen etxebizitza-parkeek gizarte-profilen aniztasunari erantzun eta berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituzte.

Hori guztia, alde batera utzi gabe Alokabideren helburu nagusia: ahalik eta zerbitzu onena eta etengabeko hobekuntza eskaintzea, pertsona orok etxebizitza duina eskuratu dezakeela bermatzeko.

Etorkizunari begira aurrera jarraitzen dugu, indartsu, gogor eta ilusioz beteta.

Alokabideri buruzko informazio gehiago